Urtero moduan Elgetako jaixetako barikuan bazkaria egingo da Eguzkitza jatetxean. Nahi dabenak juan eman izena hemen bertan edo Kantoiri deitxu. Eguaztena azken eguna izena emateko.
Animo!!!! jaixak badatoz ta !!!!!
No coment (edo auzolana, lehen egitten zan moduan)
Ostantzian, gure kuadrilliak egin zeban “gustu onena zeukan gixaua” epailien esanetan. Eta azkenak geratu giñan? ba ezezkuan gare. Gure atzetik geratuko zan beste talderen bat ze bestela, honezkero, jakingo giñuke… 🙂 Hurrengo urtian hobeto. Hemen erretratu batzuk:
Gixaua ein bihar dogu kuadrllen egunian
Ekainak 20xan kuadrllen eguna, gisau leihaketia dago, komeni da jentia etortzia, hamarrentzako preparau bihar dalako eta batez be preparau egin bihar dalako, gainera hamarrentzako preparau bihar dabenai ex dotza inportako hogeintzako preparatzia.
Parte hartu deigun!
Gallas eta Baltxon fronteniseko txapeldunak
Nerea eta Alex, zorionak !!!!!
Azkenian heldu zan eguna eta zelakua… aurtengo egunik eguzkitsuena !!!!
Bodari buruz ez dago asko kontatzeko, bueno bai, baina nahixau dot argazkixak ipiñi eta bakoitzak bere pelikulia eitxia.
To argazki sorta:
Ezkonbidaian Thailandiara juan diaz.
Alex eta Nerean ezkontza eguna
Maiatzak 30 gaiñian daukagu eta oindikan kontu korrontian zenbakixa ipiñi barik ? Lasai…… ta hasi preparatzen poltsikua.
- 180 euro bakoitzak da batzun proposamena.
- KUTXA 2101 0037 02 0011053121
Eta egitaraua: 13:00etan ezkontza, Andra Mari Jasokundeko elixan. Bueno, aurretik tragotxoren bat hartzera animatzen bada jentia… ba fango gara juntatzen tabernetan.
Autobusian fateko: 14:00-14:15 bittartian autobusa hartzeko aukeria plazabarrenian. Oñatira helduko gara bazkaltzeko.
Autobusian etortzeko: Bi aukera dare:
- 22:15ian autobusak egingo dau Oñati-Bergara-Elgeta.
- 03:00retan bigarren autobus bat egongo da eta egingo dau Oñati-Bergara-Elgeta.
Holaxe ba. Ordutegixa ezkonkidiekin lotutakua da, klaro, diruana eta bakoitzak pentsau deixela, hau aukera bat da.
Oh.: bai, huelga egunian sartutako mezua da 😉
Pin despedidia, danok ondo ???????
Hemen daukazue Pin despedidaren laburpen txiki bat argazkitan.
Maiatzak 16an Pi-n despedidia:gitaraua eta guzti
Egitaraua (09/05/14- 15:00etan berritua), hauxe da plana:
- 12:00txan plazabarrenian
- 12:30ian Eibarren bazkal aurreko txikiteua (batzuk hobe ur freskua eraten badabe)
- Poteua Unzaga inguruan hasiko dogu eta poliki poliki Azitaineruntz juango gaz.
- 14:30ian bazkarixa. Menua Perun gustokua izango da.
- Hortik aurrera ez dago ez plan eta ez ordurik. K1!
- Segurua norberak atera beharko du. Ni saiatu naiz kuadrillarako seguru bat ateratzen baina ezezkoa izan da erantzuna.
Zezenak eta zezenak Beas de Seguran
Beas de Segurara juan giñan aurreko asteburuan. Kilometro pillo bat egin eta han genden gabian. Allagau eta txapia piztuta: txorixua, odolostia, sahietsak, bildotsa… en fin, kolesterola eta azido urikua topian.
Created with flickr slideshow.
Heldu eta integrau egin giñan. Goizeko ordu txikixak arte jardun
giñuan eta gure peñiaz gain (“el resoplido”) besteren bat be ezagutu
giñuan. Edarto. Jende jatorra eta legala.
Eta jaixa? ba
zezenak eta zezenak. Eta gero: zezen gehixago. Juan giñanok ez giñan ba
oso zezenzaliak, baiña bitxuei zotzen begiruniakin aluzinauta geratu
giñan. Errespetu haundixakin begiratzen jako zezenai, bizi egin dabe
kultura hori, zainddu egitten dittue… Pentsau, jendiak ez daukazen
luxuak be eukitzen dittue zezenek: aire akondizionaua eta dana dauke
kortan. Bai, egixa da, aire akondizionau eta guzti San Markos-en
hermandadian.
Laburtuta: jan-edana asko. Eta zezenak eta zezenak eta zezenak eta zezenak.
Eskerrik asko “El resoplido” peñiari.
Mendira egun pasa eta bazkarixa
Akordatzen zarie San Donatora juan giñanekuakin? oinguan antzekua
egingo dogu baina gertutxuau. Aizkorrin bueltan moldauko gaz.
Maiatzaren lehenenguan izango da irteeria eta hauxe plana:
Goizeko 9:00tan plaza barrenian juntau
9:45 aldian Arantzazutik urten eta mendi ibilixa:
- Urbixa-San Adrian-Aizkorri-Urbixa
- San Adrianen hamarretakua egingo dogu, bakoitzak eruandakua konpartiduko da.
- Bazkarixa Aizkorri barreneko txaboletan egingo dogu 14:30 aldian.
- Arratsalde edo iluntze aldian berriz Arantzazura buelta.
Komeni da zatozienok hemen bertan izena emotia ahal dan bizkorren. Bazkarixana, egixa esan, lotu barik dago ondiokan eta beti dago aukeria tupper-festa egitteko. Ez konfundidu modan dagon tuppersex-arekin, guria, jan-edanekua izango da.