


Urtero lez heldu da gure bihotzeko “Maritxu Kajoi”, animatzen bazarie jakin deixue kuadrillako Deboto batzuk han egongo garela. Bazkaltzeko planakin goiaz, Gatzagagan Soran ostatuan, gero Txikiteo klamorosua Arrasaten, milagrua ikusi ta urtero lez danok eta bakoitzak K1 eingou. Hau planoi gustoko ez dakanak, beti gelditxuko jako Municheko OkTOberfestera juatia. ta Ez Gaude de… GORA MARITXU KAJOI!!
4 1/2-ko pelota txapelketia
Gaztien txapelketa honen II. ediziñua hastera doia. Hil honen 19rako bikotiak osatuta euki bihar diaz.
Animatzen zarie? asmua da kuadrillan 4 bikote osatzia eta dagon jendian arabera bikotiak ekilibratu samrar antolatzia.
Aurreko urteko bi bikotiak errepetatuko doguz eurek hala nahi badabe; File eta Peru, lasai egon zuekin etxok iñok nahi eta!
Larra, File, Gigi, Danielo, Peru, Villa, Gallas, Askasibar…zerrenda luzia datorkitx burura; esan nahi dot edozeinendako moduko txapelketia dala. Kuadrillan saltsa pixkat sortzia dok kontua.
Beno, ba animatu eta emon izenak hemen bertan hilaren 17rako.
Aurten be kuadrilako bikoteren batek zuriz jokatu baietz!
Pan tumaca
Peruk bariku iluntzerako Pan Tumaca batera gonbidatzen gaitxu bere etxera. Poteo ostian izango da eta laguntzaileak behar ditxu aurretik prestatzeko.
Juatia nai dabenak izena eman hemen barikuko 16:00ak baiño lehen.
Oporren amaierako afarixa
Elgetatik Donostiara MTBkin
Elgetatik Donostiara mendiko bizikletaz eta mendiz mendi.
- Noiz: Abuztuak 29, zapatua.
- Nun: Elgetako plazan goizeko 8:00tan.
- Zelan: Mendiko bizikletiakin, hamarretakuakin eta 8 bat ordu( hamarretakuak… kontauta) eitxeko goguakin.
- Ibilbidea: Elgeta – Bergara – Gorla – Madarixa – Zestoa – Aizarnazabal – Urdaneta ( Zarautz ) – Orio – Igeldo – Donostia. Ibilbide teorikua. Kruziak, pistak,…. momentuan goratu bihar… Ni ez naiz eitxen arduradun Bilbon agertzen bagaz!!!!!
- Etorri nahi dabenak apuntau hemen.
Oharra: Bueltarako kotxiak egongo diaz.
Oporretako argazkiak FAKAFAKAra bidali
Argazkia bidaltzeko pausuak:
- cut64man@photos.flickr.com email bat bidali
- Asuntoren tokian, argazkiaren titulua jarri
- Emailaren gorputzean hau ipini :
tags: “fakafaka oporrak 2009” ( kakotsak eta guzti )
- Argazkiak bidali ondoren hemen behean agertuko diaz. Adibide moduan argazki bat sartu dot.
Ondo pasau danok oporretan !!! Batzuk bueltan baina……
Landako itzulia II
Landako itzulia bederatzik egin dugu aurten. Elgetatik sei irten giñan eta Landan hirukin elkartu giñan. Kopuru politxa da, baina, Landako itzuliaren helburua kuadrillako danok egitea da, beraz, helburutik urrun geratu gaz aurten.
Elgetatik 75km-tako ibilbidea irten zan eta Landako bueltak berriz 45km. Ondo dago globero kuadrilla honendako. Pintxazo bakarra egon zan ? Zeiñek ? Ondarrukuak……. Bestela dana ondo, piskat racing, Verano Azulekoak falta zian ta !!!!!
Buelta ondoren, bazkaria Otxandixon .
- Argazkiak ( kalidade eskaxa, mobil batekin ateratakoak )
Landako itzulia
Jaixak 2009
Quebrantahuesos 2009
Azkenengo 6 urtetan bezala fakafakak prezentzia izan dau Sabiñanigo aldian. Aurtenguan ez dugu askok parte hartu baiña fakafakan espiritua pirineotan ibili da. Ea datorren urtean gehiago juaten gazen.
Iazkoaren aldean eguraldia ona egin zeban bizikleta gaiñian ibiltzeko, denborak jaisteko ordea haizea zakar ibili zan gure kontra.
Fakafakako bi mallotak pozik geratu giñan egindako markakin.
Elgetakuak be danak gustora, denak helmugan elkartzean dakarren postazunakin.
| ARANGUREN AROZENA, XABIER | 136 | D | 15 de 8485 | 10 de 2450 | 33,88 | 6:03:05 |
| ASKASIBAR ZUBIZARRETA, OSKAR | 42 | D | 19 de 8485 | 11 de 2450 | 33,83 | 6:03:36 |
| ARANTZETA AGIRRE, EÑAUT | 1540 | D | 733 de 8485 | 370 de 2450 | 30,53 | 6:42:52 |
| ARRAZOLA ARABAOLAZA, GARIKOITZ | 2308 | D | 2733 de 8485 | 1028 de 2450 | 27,19 | 7:32:19 |
| AROCENA BERGARECHE, JOSE MARIA | 2242 | E | 3905 de 8485 | 1556 de 3143 | 25,56 | 8:01:13 |
| IRAZABAL ELORRIAGA, IÑIGO | 6216 | E | 5950 de 8485 | 2263 de 3143 | 22,39 | 9:09:15 |







