Urte zahar egunian berakatz-sopa bazkaria egingo dugu Ozkarbin. Etortzia nahi dabenak eman izena hemen. Azkenengo eguna Abenduak 30.
2010ko kalendarixua
Gibel jana 2009 argazkiak
Urtero moduan 13 lagun bildu giñan Bolibarreko Txirtu tabernan gibela jateko.
Batzuk eguna pelotan hasi ( Oto, Dani, Altube, Villa eta Larra ), danok bazkaldu, jokuan ( kulapian ) ein eta gero batzuk Durangora. Betiko kronika.
Gibel jana 2009, EGITARAUA
Abenduak 5 zapatua, Gibeljana.
- 10:15tan plazabarrenian pelotan eitxeko Bolibarko udal pilotalekuan 11:00-13:00 bitxartian
- Ezin dabenak 13:30tan Bolibarren trago pare bat hartzeko.
- Eta ona be ezin dabenak etorri 14:30tan Txirtunian bazkaltzeko.
Txatarria ekarri kartei berotu bat emoteko.
Gibel jana 2009
Babajaneko argazki ofiziala
Babajaneko plana eta ordutegia
Entzundako eguraldi iragarpenaren arabera (eurixa edo gutxienez egun makurra) pelotan egin biharko dogu. Beste planik?
- Bazkarixa 14:30 aldian.
- 11:30ean frontoian. 13:30 arte pelotan egin, dutxatu eta bazkaltzera.
Bazkal ondoren musian edo kulapian egin eta Eibarrera edo etxera.
Babajana Azaroak 7xan
Urtero moduan Iñaziok deialdixa jaurti dau Babajanerako.
Menua urtero modukua izango da ( aurten angularik ez diaz espero ) eta egitaraua be antzerakua, mendira, pelota, babak eta Eibar. Orduak etab. erantzunetan zehaztukou.
Herri mailako 4 t’erdiko gazteen II. pilota txapelketa
Honetxek diaz Faka Faka taldeko pelotarixek osatutako bikotiak:
Villa – Gigi (Iazko finalerdixa jokatutakuak)
File – Peru (Enkantxatuak)
Larra – Altube (Gaztienak, batazbeste 38 urte)
Gallas – Kepa (Kutxa) (promesak)
Ordezkuak: Iker eta Danielo (kuñaaaausss)
Oharra: Gorriz faborituak agertzen diaz eta negritaz derbixak. Pelotan adituek jarri ditxue faborituak eta batzuk gutxitan agertzen diaz gorriz.
Apustuak eitxeko momentu eta leku egokixak, azaroak 7xan, Aittolazar bentan edo abenduak 5ian, Txirtunian, bazkal ostetan.