Eñaut Arantzeta-Haritz Gallastegi 25 eta 10 irabazi zuten Elgetako 2. fronteniseko txapelketa Mikel Beretxinaga-Hodei
Zenitagoiari.
Despedidia
- MAIATZAK 8
- Elkartzeko ordua: 12:30ian Ozkarbipian (etxakue itxoingo despediduei bez!)
- Bazkaria 14:30ak aldian.
- Nora: Altuberi galdetu
Fakafaka Team Trek bizikletakin
Fakafaka Team-eko kide batzuk Trek bizikletak probatzeko aukera izan dogu. Mikel Lizarralderen bitartez, Madriletik Trek etxeko langile bat etorri da bere markako bizikletekin. Guk erabili ditugun modeloak Madone serie 6 izan da. Beraien pisua 6,4 kgr inguruan gutxien pisau dabenak ( neriak, jaja ) eta prezioak 8000-9000 euro inguruan ( erruberen modeloen arabera prezioak aldatu egiten diaz ). Bizikletak oso ariñak eta zurrunak diaz.
Oin buelta errealitadera…. zarata, pisua,………
Koldin eta Billan despedidia, MAIATZAK 8an
Baltza ezkondu ein bihar ei dok ta oin, Billa be bai !!! Baltza bizi dok, astian konprobatu juau. Maiatzak 22an ezkontzen dok eta Billa Ekainak 5ian. Bixen despedida batera egingo juau.
- Noiz: Maiatzak 8 (eguna biekin adostuta jaok)
- Nun: Hasi Elgetako plazabarrenian eta amaitxu…
- Zer: Poteau, bazkaldu, poteau, poteau, poteau, poteau … poteau …
- Apuntatzeko zelan: FakaFakan emon izena
- Apuntatzeko azken eguna: Maiatzak 1
Gomendixua: aspaldian juergara urten barikuok, astebete lehenau, juergatxo bat bota lasaitxuta etortzeko.
Ronde van Vlaanderen 2010
Apirilak 4ean Belgikako flandiako lurraldetan Ronde van Vlaanderen ( Tour de Flandes ) klasika garrantzitsua ospatu zan. Bertan Fabian Cancellara gailendu zan Tom Boonen-en aurretik.
Egun bat lehenago ordea, guretako ( zikloturista, globero, juanito,…) martxa bat zegoen profesionalen ibilbide berdiñetik. Bertan FakaFaka Team-eko 3 kidek parte hartu giñuan ( Eñaut, Kantoi eta Askasibar (Ni) ). Martxa hau jende guztiendako dago prestatuta, non zuk nahi duzun ibilbidea aukeratu dezakezu ( 260km, 150km, 75km, MTB,….) eta ez dute denborarik hartzen. Flandiarrek astebukaera hau bizikleta festa moduan hartzen dute. Aurten ez dakit, baina, iaz 17000 partaide baiño gehiago egon zian.
FakaFakakuok 150 kmtako ibilbidea egin giñun ( 260km eitxeko negu latza !!!!!). Ibilbideari dagokionez oso zigizagatsua da eta ezaugarri eta bere ezaugarri nagusiena arbidez osatutako muroak dira. 14 hain zuzen ere. Muro hauek motzak eta gogorrak dira ( %20 maldak une batzutan). Famatuenak Koppenberg eta Kapelmuur dira. Guk Belgikara juan aurretik bizikletarialdaketa batzuk egin genizkion, kubierta zabalagoak jarri ( 25mm), presioa jeitsi ( 6bar) eta garapen motzagoak ipiñi. Kantoik 34×28, Eñautek 32×25 eta nik 34×26. Martxa egunian euria egin zuenez muro gogorrenetan dana sartuta ibili giñan. Igotzeko bagenekien gogorra izango zala, baiña, lautadan eta beruntz a ze komedia!!!! gorputz guztia dantzan eta ezin aurrera juan…..
Gure helburua bete giñun eta 3rok Ninoveko helmugara iritsi giñan irribarretsu.
Esperientzia polita, arbidea, muroak, bizikletak, zerbeza, hotza, euria, TRENA……
Argazki batzuk
Zorionak Apirilean urteak betetzen dituzuenoi
Madridera irteera
Kuadrilako irteera gastro kulturala
-
Noiz: Apirilak 30 atsalde partian, afaltzeko ordurako, afaldukouen
auskalo.
- Nora: madrid espainiako hiriburura. AHTn goiaz.
- Zertara: asteburua pasatzera eta madrid ezagutzera gabaz ta egunez.
Azken eguna apuntatzeko apirilak 14. hor egunian hartukou trena eta lo
egitteko lekua.
Ala, datorrena betor ta ez datorrena bego.
P.D.: Bartzelonara etorri ez zianendako Boteroren Katuan kontura eginiko bidixua.
Martxokoen dantzaldia
Sagardotegirako plana
bajekin, 13 pertsona goiaz sagardotegira.
Plana
-
12.00tan irten Elgetako plazatik
-
12:45eanPare bat trago hartu Tolosan.
-
14.30ean Aburuza sagardotegixan bazkarixa
-
17.30-18.00 inguruan Hernanira
-
0.00etan Hernanitik Elgetara
Riiitxar ande esta la fregoneta !!!!!!
Peru kanpuan dala eta bere “lagunak ( Ritxar&Company )” Elgetara etorri zian. Hauek bere lana ein ondoren, fregoneta bete, Espaloiara agertu zian………..