Fakafaka

Ikusten dozuen moduan aspaldi honetan FAKAFAKA nahiko geldo dabil. Norbaitek notiziaren bat edo beste zerbait esateko badauka ( oporretara juateko, afaltzeko, bazkaltzeko, bizikletan ibiltzeko, juergarako, poteatzeko ,  … ) idatzi neri eta ni saiatuko naiz ahalik eta azkarren fakafakan idazten.
Ala ba ondo segi eta hasi notiziak bidaltzen.

MUNDUMIRA 2011 gure herrian

MUNDUMIRA Maiatzaren azken asteburuan izango da, aurten herrixan.
Honek badakixue zer esan gura daben: disfrutatu bai baina baitxa lagundu be!
Bolondresak bihar diaz trafikua ordenatzeko edo eta zaborra biltzen laguntzeko.
Laguntzailiak zapatu eta domekarako bihar diaz; 3 orduko turnuak diaz; gutxi gorabehera eguerdixan hasi eta gaberainoko tartian, zapatuan beranduau arte domekan baino.
Kontsultatu nahi izan ezkero, turnuen ordutegi zehatzak tabernetan jarritxa dare. Bestela galdetu Altubei.
Laguntzeko prest zaretenok emon izena hemen bertan edo Altubekin egon.
Ez laga azken egunera arte.  Denboraz emon izenak taldiak egin eta antolatzen juateko.
EIN DAIGUN BULTUA!!
 

Maite eta Danin ezkontzako ordutegi…

Despedia egin ondoren bodia dator (Maiatzak 7)  eta bodara juateko proposamen batzuk daukat buruan:

  • 180 euro bakoitzak.
  • KUTXA 2101 0037 02 0011053121                                           

Egitarua:

  • Elgetatik autobusa urten 11:45 inguruan, Bergaran estaziñuan geldituko dala uste dogu baina konfirmatzeka dakau.
  • Ezkontzia Bergaran monja zaharretan izango da 12:30ean.
  • Bergaratik autobusa 14:00 inguruan Salegira, nundik, konfirmatzeke dago, frontoi paretik edo autobus estaziñotik.
  • Salegin taldien fotografixak etarako dittugu, danera 22 argazki edo, danok
    formal egotia eta ordua zaintzia eskatzen da. Fotografixena luze xamar
    fan leike. 
  • Bueltia. 22:00 Salegitik Bergarara eta Elgetara. Gero gabian 02:30 da markautako ordua, bus estaziñotik Elgetara.

CIMG1235

Danielen despedida

Maiatzak 7an ezkontzen zaigu gure mutila eta despedidatxo bat antolatu dugu.
               Oñatiko Duatloia Dani

Noiz: MARTXOAK 26 zapatua

Egitaraua:

  • 11:30 plazabarrenian
  • 12:00 trago bat Bolibarren Txirtukuak despeditzeko, gero poteua Markiñan.
  • 14:00xak aldera bazkarixa. Bildots jana Ixuan.
  • Ondoren juergia Eibarren.

Apuntatzeko, bertan idatzi eta azkenengo eguna Martxoak 20 izango da.

Haitz jaio da

Haitz jaio da asteburuan, hilaren 22xan, hain zuzen. Eta Ama, aitta eta Maia gustora… Momentuz, Maiak zaindu eta dana egitten dau ze oin haundixa da: “2 urte daukat ya” esaten dabenez. Haitz, oso tipo trankilla ei da. Momentuz, formala eta dana emoten dau. 2,90 kilo izan zittuan jaiotakuan. Zorionak familixa guztiai.
foto