Azkenian Landara

Hauek diaz iazko ordutegixak

  • Elgetan 8:15ian MTBian Elgetatik irten behar dabenak.
  • Landatik irtetzeko (alkartzeko)  ordua 9:45 gutxi gora behera.
  • Bazkaria 14:00 inguruan. Tokixa konfirmatzeke dago. Norbait gehiago bazkaltzera badator egon Akeliñekin
  • Bueltarako  kotxiak nola ?

Landako itzulia ????

Dakizuenez azken urtetan Landako itzulia gain behera etorri da bere jatorrizko asmoa kontutan hartzen badugu.
Aurten ze egingo dugu ? Hemen daukazue neri bururatzen jatan aukera batzuk. Zeuk esan zer nai duzuen:

  1. Betiko moduan Landan ( Landara ) MTBkin eta gero inguruan bazkarixa.
  2. Gaizkak bolotan ateratako urdaiazpikua Intxorta elkartian. Aurretik MTB-en Elgetako Mundumirako martxa. ( Gaizka urdaiazpikua janda badaukazu, lortu beste bat ).
  3. Beste aukerak zeuk bota

Quebrantahuesos 2011 bideuak

Hemen daukazue Portaleten grabautako bideuak. Argazki batzuk be Flickr-n sartuta dare. Aurten ez gaz fin ibili argazki kamariakin !!!!
Bideuak:

Hemendik eskertu nahi ditxut urtero guri laguntzera eta animatzera etortzen diren danei. Aurten, argazkiko hirurei, Amaia, Iker eta Joseba ( azpiegitura arduradunak azken urteetan )eta Asier Osorori.
Animatzaileak quebrantahuesos 2011

Quebrantahuesos: Askasibar 24. geratu da. Kuadrillako lagunak oso ondo!

Ezer baiño lehen zorionak!!!!!!

Kriston denborak:

  • 24. Oskar Askasibar Zubizarreta. 05:48:39   
  • 399. Eñaut Arantzeta Agirre. 06:25:26   
  • 1.794. Iker Irazabal. 07:11:22   
  • 2.157. Enrike Elkoro Sarasua. 07:20:09
  • 6.020 Joseba Muxika Sarasketa 09.23.35

Asko entrenautakuak eta gutxitxuau entrenautakuak be oso ondo ibilli zarie, e? fenomeno!!!!! Miñik hartu barik bueltatzia be nahikua litzake, baiña seguru gustora etorri zariela danok. Klaro, horrek ez dau kentzen gaur astelehena dala eta lan-eguna, baiña bueno, barretxo batekin hasteko moduan, ez? 🙂

Eta gure Askasibar? Hauxe gaur GOIENA-ko titularra: Oskar Askasibar debagoiendar azkarrena Eta gaur, izango da Goiena telebistan. Harmailatik saiuan elkarrizketatuko dabe kuadrillako bizkorrena.

Argazkixak-eta igoko dozuez han egon ziñienok. Baitta erantzunetan hau mezuau osatu be. Animo!

Kuadrillen egunian fenomeno! aurreko urteko markia hobetu giñuan, osease, 90.210-en aurretik geratu giñan 🙂

Quebrantahuesos 2011 zapatuan

Azkenin heldu da eguna!!! entrenamendu batzuk egin ondoren Fakafaka Team-eko 4 kide  Quebrantahuesos 2011-ko irteeran egongo gaz. Enrike Elkoro, Iker Irazabal, Oskar Askasibar eta Eñaut Arantzeta. Azken orduko bi baja izan ditxugu Igor Irazabal eta Joseba Mujika.
Animo mutillak eta ea danok amaitzen dugun martxa zikoturista hau arazo barik.
Fakafaka Ermuko martxan
Argazkian ikusten danez aurten agian beste mallot batekin irtengo gaz, HORIArekin !!!!!

GISATUA PRESTATU ETA JAN!!

Aurten be badator kuadrilen eguna. Zapatu hontan da, bai.
Azken urtetan moduan plazan gisatua prestatuko dogu gero geuk jateko.
Kontua da boluntarixuak bihar ditxugula gisatua prestatzeko.
Bazkaltzeko zenbat izango gazen be jakin biharko giñuke.
Apuntatzeko azken eguna eguena, hilak 16.
Animau!!
 
P.D.: Gisatua prestatzen ez dabenak arratsaldian dantzan egin biharko dau Arrabotsekin!
P6110001