Urtiak futbito kantxetatik urrun egon ostean baloiarekin feeling-a berreskuratzeko ausardia izan dute kuadrilako “ausartek”. Duda asko zeuden Txapelak emango zuen mailaren inguruan, baina gauzak espero baino hobe atera dira. Egiari zor, zortea izan dugu ez baita ahaztutako ezer ikasi behar izan. Gurean berdin izan da beti baloia bororbila, laukia, edo karratua izan… beraz, hanka sartzeko gogoa zenbaterainokoa zen neurtzea falta zen. Eta, arlo horretan, betiko legez erantzun du taldeak. Lehiakortasuna ez da galdu.. Sekula amore ematen ez duten hamar pakete elkarri bultzaka. Ezin da gehiago eskatu. Nota oso ona merezi du taldeak: ondo, mutilak, ondo.
Iker: Imaginatu bistatik bajatuta dagoen eskubaloiko atezain ausarta. Beldur gutxi eta kasta daukala erakutsi du. Ondo.
Eñaut: Bat, bi, hiru…. Hilabete pasa dira eta oraindik ez da buruko agindua hanketara ailegatu. Igual datorren txapelketarako… horren motela ez balitz etekin gehiago aterako lioke bere jokoari. Gola dauka.
Larra: Ikusi al dozue Ansotegi futbolean jokatzen? Larra izan da gure “Anso”. Final-aurrekoan bere maila onena emateko gai izan zen bakarra.
Oto: Eta Labaka? Hori da Oto. Txapelketan zehar behetik gora egin du.
Iñaxio: Iraganeko lesio larriak eragindako beldurrak gainditu eta gogor defendatu du elastiko gorria. Dani Estradaren traza hartu diote zaleek.
Gallas: Gola. Magia. Baloia borobila izatea eskertzen duena bakarra. Sarrera bat ordaintzea merezi duen bi jokalarietatik bat..
Altube: Todoterrenoa. Kirol guztietan hartzen du parte eta denetan lehiakor. Ezinbestekoa. Hori bai, “baloia-oina-porteria-gola” eragiketa askatzea kosta egiten zaio. ¡Hay que despejar la X!
Flakua: Pilotako txapelketan galdutako sinesgarritasun guztia berreskuratu du. Lan bikaina egin du. On egin dio maila oneko talde baten jokatzeak.
Alkatea: Taldearen birika. Defentsan bikain. Zelai barruan eta kanpoan erreferentzia. Hala ere, gehiago eman lezake. Final-aurrekoen partida erdi pasa zitzaion zer zegoen jokoan konturatu zenerako.
Villa: Lesio bat tarteko oso gutxi jokatu du. Beraz, ikuskizuna ez da osoa izan. Elgetarrek jakin beharko lukete euren bizitzan gutxienez behin ikusi behar luketela MaraVilla jokatzen. Ezberdina da. Sarrera bat ordaintzea merezi duen bestea.
Ados najaon ixa %100an kronikiakin.
38 urte inguruko batazbestekua izateko ederto.
Lesiño haundirik barik bukatu juau eta hori be ez dok gutxi.
Eta gure aldeko beste puntu bat antolatzailiak be taldian genitxuala. Asmau dabe berriro be futbitua berreskuratziakin. Zorionak eta eskerrik asko!!