Itsaso eta Aitor Apirilaren 9an ezkondu zian Aramaixoko Andra Mari ermitxan. Denok dakizuen moduan eguraldiak ez zeban batere lagundu, elurra, haizia, danetatik eduki giñun, baita emaztegaiak ere, baina gure ezkonberri hauek denari aurre ein eta azkenik ezkondu zian. Elizkizuna motza izan zan, Uberak ala aginduta.
Ezkondu ondoren denok Oñatiko Zelai Zabalera ezkontza ospatzera. Zer esango dot ba? Bertan jan edana nahikua, hau izan zan menua:
Urdaiazpiko iberikua, Foie terrina oportoz, Otarrainskak plantxan, Txangurroz beteriko rabioliak, Onttoen tartaleta, Muxilak marinera erara, Hegazti salda edo Itsaskien krema, Itsasapoa labean olio errearekin, Limoizko izozki edaria txanpanarekin, Txahal masailak erregosita eta bukatzeko Hostopil epela, Urren izozkia txokolatearekin eta Marrubiak eta edateko Getariko txakolina, Cresta Rosa (ardo gorria), Conde de Valdemar (ardo beltza), Anna Codorniu (Txanpana).
Jan da gero dantzaldixa Gardokirekin, bertan batzuk izardi nahikua atera zebazen eta beste batzuk mahaixan tertulian. Ahh ahaztu baino lehen ezkonberriak Ainara eta Eñauti oparitu zotzen tartako muñekua.
Zelai Zabaletik urtendakuan bodia Arrasaten jarraitu giñun goizalderarte, hau da, autobusak etxera ekarri arte.
Itsaso eta Aitor iadanik Nueva Yorken egongo diaz, estei bidaia Nueva York eta Mexikon pasauko dabe.
Ondo ibili eta ZORIONAK bikote.
Hi, bizkor hartu dotsak trukillua asunto honi, e?
Ondo jak! fenomeno!!!!! Artikulu politta eta erretratuak guraiña. Eskerrik asko.