Azkenik taldearen lehen entrenamendu ofiziala ein dou. Arrazoi ezberdinegaitxik batzuk fallo egin dabe, baina, Kantoikura goizian 5 azaldu gaz. *Iñazio, Larra, Kantoi, Iker , eta ni neu*.
Eguraldixa lagun Elorrixo aldera jaitsi gaz, bertan, Iker zauan intxoitzen eta berarekin elkartu eta Igorre aldera abiatu gaz. Zornotzan Ikerrek buelta eta etxeruntz juan da, ez ezin zabelako !! beste konpromezu bat zeukalako baizik. Guk ordea Igorrera heldu eta Dimako portua igo dou. Portu hau Kanpazarren modukua da, baina, 5 km gehixau dauka. Trankil igo dou, gero Elgetara bueltau bihar giñun eta. Gaiñian zerbait jan eta Otxandixo alderantz jarraitu dou, ondoren Arlabanera, Arrasate eta azkenik Kanpazarretik Elgetara, bueno Larra eta ni Elgetara, Kantoi Elorrixora eta Iñazio Berrizera. Bueltiak honek 100 km inguru dauka, guretako nahikua. Gaur gogorrena Iñazio izan da. Bestiok nahiko larri, ni neu kriston gosiakin heldu naiz. Baina bueno…
Hurrengoko irteeran haber jende gehiago irtetzen gazen, pakete gehiago nahi ditxut tropelian eta.