File eta Gigi txapeldunorde Amorotoko pala txapelketan

Juan zan zapatuan, Ekainak 4, File eta Gigik Amorotoko pala txapelketako finala jokatu zeben. Azpalditxik zabizen lehiatzen eta azkenik finalera heldu ondoren, Ekaitz eta Igor Aulestiarren kontra galdu zeben 45 eta 25. Partiduaren gakua hasieran egon zan, bikote Bizkaitarrak 8 eta 1 irabazten hasi bait zien. Gure bikotea 17 eta 15 jarri zian, baina hortik aurrera Bizkaitarrak nagusi. Pena bat !!! Aurreko partiduetan Filek esan zabenez, Gigik aurkariak palakadaka ateratzen zitxun, baina oinguan ezin izan zeban (indarrak ez dakitx nun galdu zaban ???). Partiduko onena Igor aurrelari Aulestiarra izan zan, tanto ikusgarrixak egiñez.

Partiduan zihar bertara inguratutako ikusleentzat pastak eta traguak egon zian eta partidu ostian luntx bat txapelketan jokatutakuentzat. Neretako hau izan zan onena, txapelketa jokatu barik edarto jan eta edan giñualako.

Datorren urten be berriz finalera, guk edarto jan eta edango juau eta !!

AHH argazkixa bidaltzen doztanian ipiñiko dot.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude