Perretxikuak ederrak zeguazen ba, baiña…

Hau da hau, asko enterauta egongo zarie, bai behintzat martitzenetan afarixa egitten dogunok. Redio! hau da kumunai etsi biharra. Bestela jota propulsiñuan urtetzeko be…

Afari eder askua egin giñuan oingo martitzenian be, baiña hurrengo goiza… hurrengo goiza… ene!

Ni neu jaiki eta kumunera: pra-pra-pra-pra-pra-pra-pra, pra-pra-pra-pra-pra-pra-pra, pra-pra-pra-pra-pra-pra-pra, pra-pra-pra-pra-pra-pra-pra. Dios! hori zan egin biharra! Arduratu egin nitzan, zerena izango ete zan…

E-posta bat trukatu neban beste Ibanekin eta ha be estomagoko nahiezakin zeguala. Harek trukatu zeban beste e-posta bat Leirerekin eta hirugarren galdetu giñuan hau hirurotako txarren! gora, behera… Jode!

Bialdu martitzenetan egoten gazen danoi eta ixa danok euki dogu zeozer. Oier lanian egon ezinga, Ainhoa baja hartuta (badakizue, andereñua da…), Akeliñek igarri dau, Gaizka be ondoezik, Larraitz be beherakuakin… Eta eguna eta gaua Oto eta Askasibar. Otok ez dau euki sintoma bape eta Askasibar ostera medikuarengana eta dana juan da. Gripia eta perretxikuak juntau jakozela emoten dau-eta… Uste dot aurten ez dabela trajia etara biharrik euko. Beran amak esan dostanez trajia garbittu biharrik ez. 🙂

Maritxuk txikiteruen patroiak osatu egitten dau ba! Batzuk han dabiz atzera eta aurrera: Altube, Gaizka eta Villa Arrasaten fitxatzen, urtero moduan. Ainhoa be handik ei dabil… Eta iluntzian? gabeko turnorik egongo da? auskalo! Hori beste post batian 🙂

Hurrengorako, kuadrillako adituari kontsulta egin bihar perretxikuak jan aurretik. Daniiiiiiiii!!!!!!!! Lagundu!!!!!!!!

Gainontzekuok errekuperau xamar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude