Moxal-jana: afari ederra


Hustu ahala ekartzen zeben jenerua: gixaua, txuletan, eta baitta eskalopiak!

Eta moxala edarra zeguan! Ixa itsasua moduko edarra, hori bai, gatza… Gixaua ez zan sobrau eta ezta eskalopia be. Akaso patata erre batzuk falta ziran, baina afarixa edarra. Gonbidapen ona Irazabaltar Igorrena. Hasieratik kriantza botellak, txanpana… Eta gero kafiak eta kopak-eta…

Hurrengo urterako ikasi dogu: berriro juatekotan kuadrodun alkondariakin juan biharko gara eta jersia lepotik behera jarritta. Han zeguan girua basarri girua zan eta kamaria etaratziak be bildurra emoten zeban holako marikoikerixaik… šŸ™‚ Bai, badakit hau komentarixuau piska bat kutria dala, baiƱa zeozer idatzi bihar izaten da. oonena litzake ganorazko erretratuak etara eta horrek jartzia, baiƱa zelan ganorazkorik ez dogun etara…

Eta ez da hori eskusia, baiƱa erretratu benetan txarrak etara dittugula begibistakua da. Illuna be bazan… Hori bai, aprobetxauko dogu esateko kamaria Espaloian egoten dala eta edozeiƱek hartu leikela bai kuadrillako afarixetarako, bai bazkarixetarako, bai eskiatzera eruateko, edo errioxara, edo futbol partidu batera edo dana dalakua. Hori kamarioi hor dago kuadrillarako eta gaiƱera hartuko littuke erretratuak etaratzeko gustua dakan jendia.

Uste dot, moxal-janan ostian gibel-jana tokatzen dala. Hori Durangoko Azokan izango da. Uste dot 10ian izango dala gibel-janoi. Ia erretratu hobiak etaratzen dittugun, behitzat!

Ez nuke nahi amaittu esan barik afaldu eta Elgetara egin giƱuala danok. Ez zan iƱobe geratu Eibarren. Eta Eibar gustokua da ba gure kuadrillan… Zahartzarua? hotza? zein iritzi?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude