Sagardotegira goiaz ya! Haritz eta Maitenera, Zerainen

Eguaztenian, hilak 19, fango gara. Izena eman dogunon artian gare: Altube, Leire, Ainhoa, Akelin, Iban eta ni.

Abisatzeko gare hemen garenoi be… esaterako Gallastegi, Peru… ez dakit gehixago badaren hemendik bueltan… Baten bat bai?

Atsaldian urtengo dogu. Espaloian elkartuko gara, arratsaldeko 15:30ean, kafia hartzeko. Gero abixau Zeraineruntz, baina ez Zerainera. Han zeozer ikusi (onartzen dira proposamenak) eta gero 20:00etan afaltzera. Afalduko dogu Maite eta Haritzekin. Hemen dakazue Ohiarten informaziƱua.

Plana

XVIII. mendeko amaierako eraikina, Ua mendi harrobiko harriz eta inguruko basoetako egurrez egina. Hortik dator Oihan Arte izena. Duela 2 mendeetako hariztiek zelai eder eta zabalei leku eman diote. Bere inguruneak xarmantasun berezi bat eskaintzen dute edozein bidaiari edo oporraldi eta naturaleza maite duenarentzat.

Ohiarte

Kokapena be badakazue, ez galtzeko.

Egitteko posible batzuk

  • Aizkorri natural gunea
  • Aralar parke naturala
  • Arruta ekologiko naturalak
  • Arruta historiko-kulturalak
  • Baso interesgarria
  • Ehiza
  • Erainkuntza erlijioso interesgarria
  • Futbol zelaia
  • Gaztandegi
  • Gaztelu-etxe dorrea
  • Ibilbide turistikoak
  • Igeriketa
  • Interes historiko-artistikoa duen lekua
  • Interes paisajistiko eta naturaleko parkea
  • Interesa duen zentro historikoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude