Gero eta marka hobeagoak Quebrantan

Aurtengoan Quebranta bikaina egin dute Faka Fakako zebrek. Sabiñanigoko irteeran zazpik hartu zuten irteera eta denek amaitu dute 205 kilometroko ibilbidea. Lehenengoa helmugara iristen Oskar Askasibar izan da. Gure Puskik sei ordutik beherako marka egin du. Nahikoa izan ditu 5 ordu eta 54 minutu helmugara iristeko. Iaz bere denbora 7:11koa izan zen. Analisiek kontrakoa esan arren sasoi betean dago mutila.

Sasoi betean dago aldi berean Jone Muxika. Iaz Treparriscos irabazi bazuen, aurten 2. sailkatu da Quebrantan. Bere denbora 6:53. Iazko beldurrak kendu ditu elgetarrak, antza.

Aipatzekoa ere Eñautek egindako erakustaldia. Lehenengo aldiz joan eta amaitzeaz gain denbora polita egin du; 7:12.

Gainerako taldekideei dagokionez hauek dira denborak:

  • Kantoi, 7:12 (iaz, 7:34)
  • Larra, 8:02 (iaz, 9:37)
  • Unai (txantxikua), 8:02 (ederra zapoa)
  • Iñazio, 8:13 (aurten bai, aurten amaitu du)

Badakigu zazpi hauek zertan ibili diren Huesca aldean. Jakin badakigu baina beste batzuk ikusi eta animatzera joan direla. Ez dakigu ordea hauek zelako markak egin dituzten.

Kebrantahuesoseko argazkixak

Zorionak txirrindulari prestu hauei!

4 iruzkin “Gero eta marka hobeagoak Quebrantan” bidalketan

  1. Oto

    Zorionak danoi lenengo, que cabrones, egun aproposa tokau jatzue itxuri eta danok kriston markia egin, hurrengo urtierako gauzak zailtzen doiazela klaru dago.
    Bueno hemen quebrantako denbora ofizialak eta poziziñuak detaiauta gorrixian:

    Nombre Dorsal Categoría Posición general Posición categoría Veloc. media Tiempo total

    • ASKASIBAR ZUBIZARRETA, OSKAR
      28 de 7138 vm: 34,7 5:54:30
    • MUJIKA SARASKETA, IONE
      1035 de 7138 2 de 61 vm: 29,73 6:53:42
    • **ARANTZETA AGIRRE, EÑAUT**
      1555 de 7138 vm: 28,47 7:12:02
    • MUJIKA SARASKETA, JOSEBA
      1558 de 7138 vm: 28,47 7:12:03
    • **LARRAÑAGA IRIBECAMPOS, JAVIER**
      3383 de 7138 vm: 25,51 8:02:08
    • ELORZA ZUBIA, UNAI
      3382 de 7138 vm: 25,51 8:02:08
    • **ASKASIBAR ARDANZA, IÑAKI**
      3724 de 7138 vm: 24,94 8:13:12

    Zorionak danoi eta baitta laguntzaillioi be!!!

    Bueno, euko dozuez beste lagun batzuk be quebranta egin debenak eta sailkapenak ikusteko hau da helbidia Sailkapenak

    Erantzun
  2. oxel

    Zorionak danoi bukatu dozuelako! Beti da garrantzitsuena parte hartzia.

    Eta gauza serixuak alde batera lagata, txikikerixak nabarmendu daiguzen: aurtengo txapelduna Eñaut! Edarra egurra emon dotsue asto kuadrilliari. Profesionalak aparte lagata, danak bizkarrian.

    Hasi bihar ziñukie jaixetarako beste disfrazen bat topatzen, berriro atzian geratziak ez dotsue eta mesederik egingo.

    Erantzun
  3. Iban Arantzabal

    Asko ikasten dabil bai Eñaut. Batez be gure kuadrillakuekin entrenatzen dabenetik. Bueno, esango neuke egin daben markiaren meritu haundixena gure kuadrilliakin ibilli izanagaittik lortu dabela. Ez hori bakarrik, gure kuadrillakuen maillota jantzitta ikusiko dozu kamiñuan. 🙂

    Zorionak fakafakatar guztioi bai. Jonei eta Oskarri bereziki. Ederra markia!

    Erantzun
  4. osaskasibar

    Kebrantako argazkixak
    sartu dittut flickren.

    Kebrantara juan zirenei eskerrak laguntzearren, baita Mangagerrari, fregonetagaitxik.

    Apustuari dagokionez, Gallas pakete bat da. Nik uste dot datorren urtian errepikatu ein bihar dala apustua. Kondiziño berdiñetan, baina zapatuan izan dadilla. Danok juateko ikustera, batez be amaiera !!!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude