Posturia: Urbixako kurutzera ezetz 35 minutuan


Argazkixa kendu dotsagu Prisme-ri Flickrretik.

Posturia izango da zazpi lagunendako bazkarixa. 35 minutu baiño lehen heltzen bada ba Iban Arantzabalek pagau biharko dittu 9 bazkarixok. Heltzen bada segundo bakar bat beranduau (meritua eukiko dau galanta, baiña…) Gaizkak pagauko dau bazkarixoi. Posturia Urbixako egunian egin zan, erromerixa ostian Urbixa bajatzen gendela.

Berez, urtarrilian egingo da ekinaldixa, 21ian, domekia. Ordura arte, gaurtik hasitta, 157 egun daukaz entrenatzeko. Pentsau, igual marka askoz hobia egingo dau 35 minutukua baiño.

Batzuk hasi dira Gaizkaren entrenatzaille lanetan. Denborak be hasi dira jasotzen. Ondo legoke erantzunetan eta jartzia. Inor Urbixara badoia ba jartzeko hemen zenbatian igotzen daben-eta… Bale?

Zer uste dozue, egingo dabela? Ka! ezetz uste dot nik.

Bueno, nere proposamena, posturia galdu edo ez, ba bazkari eder bat egittia da Urbixan bertan. Bordaren baten egingo dogu eta gura dabena ba mobidu deixela. Nik gura dot kurutzera zelan heltzen dan jakitzia. Zenbatian baiño zelan heltzen dan interesantiagua pentsatzen jata. 🙂 Animo!

4 iruzkin “Posturia: Urbixako kurutzera ezetz 35 minutuan” bidalketan

  1. Altube

    Ba postura horretan irabazlietariko bat neu nok.

    Momentuz zailen daukanan alde jarri nok eta Leire Beristainekin batera Gaizkaren entrenatzaile-animatzaile lanak egingo jitxuat.

    Beste laguntzaile batzuk be onartzen ditxuk. Lan benetan zaila dok Peru mendira eruatia.

    Oton arabera 3 bidar ez dok juango Peru Urbixara falta diran 157 egunetan.

    Animo Peru!!

    Erantzun
  2. Altube

    Peru hasi dok entrenatzen!!

    Atzo mendi ibili luze samarra egin juan. Ixua gainetik Mutrikuraino (Olatzeraino) juan zuan. Gainera animauta jaok. Bababjanian be Elgetatik Erlora oinez juan bihar ei juau…

    Animo Peru!

    Erantzun
  3. osaskasibar

    Ni Perun alde !!!! Hasitxa dago preparatzen. Oin gose piskat pasau eta burua bakarrik ikusten jakonian, Urbixara !!!!!

    Ahhhh bazkarirako esan fondakuei genero gehixau eruateko, edarra gosia eruan biajok.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude