Nafarroa oinezera bai? juan hemen izenak emoten

Jon Abrilek bialdutako mezua pegatzen dot hemen. Dagonetan, aldaketa bat be egin barik eta jakinian sorgiñek be irakurriko debela ji, ji, ji.

Aupa gizon,

zer moduz zabiltza? Uda joan dok eta barris be lanera! Hau marka!

Betiko moduan gabiltza: herrigintzan, alderdian kongresua prestatzen,
eta nafarroa oinezarekin (urriaren 15ean da, domeka). Azken honekin,
jende bila gabiltza (egia erran franko falta zaigu!). Aipatu zenidan
akaso Elgetatik koadrila bat jende ekartzea… Pertsonaleko
arduradunarekin mintzatu naiz, eta zuei txosna batean, goizez,
paratuko genizueke. Zenbat jende? Ahal duzuena. Herri mailan deialdia
egiterik bazenute, komodios! (sektor spaloia, sektor gaztetxe…). Zuek
bezperan etorri, eta lekutxo bat eginen dizuet. Irungo sorginekin eta
lekua gordeko dizuet.

Eskertuko nizuke 15 egun baino lehen zerrendatxo bat bidaliko bazenit
(ez dut izen-abizenik behar. Zuk apuntatzearekin nahiko). Beharko nuke
jende kopuru zehatza, eta arduradun bat (eskertuko nuke zu bazina, zure
e-mail eta telefonoarekin). Ardura bakarra honakoa da: pertsonal
arduraduna zurekin harremanetan paratuko litzateke egun batzuk
lehenago zehazteko zein gunetan egonen zareten, zein ordutarako egon
behar duzuen.

ia Debagoienetik indarrak biltzen ditugun Nafarrorako!

Mila mila esker, eta ongi segi

10 iruzkin “Nafarroa oinezera bai? juan hemen izenak emoten” bidalketan

  1. Altube

    Badator berriro be eta berriro be Beran. Zaharrak gaitxuk, aurrekuakin justuan gogoratzen nok…

    Ni be juango nok.

    Ia bestiok…

    Erantzun
  2. Leire Kortabarria (Elorrixokua)

    Egun on,

    Ni be banoia ze nere mutil guapuak esan dosta bera be badoiala eta, jolin, bere onduan egotiarreeeeen….

    Ala…

    Erantzun
  3. peru

    Egunon danoi!!!

    Nerekin be kontau,ez larregi, baina kontau.
    Hi Jon,nahi duan moduan, baina akaso hobeto legoke debagoienetik nafarrora esan biharrian nafarroatik nafarroara.

    onak izan
    eta ez kaka asko eman.

    azken hau rimatze aldera,hurrenguan neurri ta guzti.

    gora fakafaka free!!

    Erantzun
  4. oto

    Neu be juango nok, betiko moduan izango dok ezta? aurreko egunian juan eta bertan egin lo? badakixue, oin hiru gaitxuk familixan eta aurretik gauzak jakitzia komeni.

    Onak izan.

    Erantzun
  5. ainhoa

    Oier eta ni be bagoiaz. Azkenengo momenturarte ez genekigun libre geunden ala ez, baina emoten dau baietz. Ze plan dau astebururako??? Prest danetarakoooo edo ia danetarako!!!!!!

    Erantzun
  6. Iban Arantzabal

    Trankil, Oxel. Egunian bertan 10:00etan txosnan egonda nahikua da. Batzuk joango gara zapatuan, beste batzuk domekan.

    Bestetik, eta neuk be zenbat goiazen jakitzeko hemen zerrendia:

    • Oxel Erostarbe
    • Leire Beristain
    • Ramon Ugalde
    • Garitano
    • Sebastian Arantzabal
    • Pello Gorrotxategi
    • Iban Arantzabal
    • Iban Retolaza
    • Leire Kortabarria
    • Gaizka Bolinaga
    • Etor Sarasua
    • Ainara Iribar
    • Mikel Litago
    • Susana Jimenez
    • Olaia Jimenez
    • Oier Villa
    • Ainhoa Ugaldea

    Eskerrik asko danoi. Egongo naiz danokin banan-banan. Danok ga ezagunak, ez? 🙂

    Erantzun
  7. Mikel

    Eguerdi on danio, neu be jungo naiz noski.Suposatzen dot, egurdi aldian, berbaldixa egin biharko dogula, Gestor de Residuos eta bixok berriz be ez? Ea ze kontu berri dagozen eta ea zien izango de aurtengo bazkalosteko tokatia! Nik deituko dotzat baten bati eguerdi aldera gelditzeko. Lo egiteko nun? Linternak eraman behar dira altube?, eskuko frenua konpondu tronpo batzuk botatzeko…

     

    Aio pelaio

     

    Mikel Sanan

     

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude