Ez zen arrantza egun arrakastatsu horietakoa izan
baina arratsalde pasa polita egin genuen astelehenean
Asentzion koadrilako lagun taldetxo batek. Josetxo zen
taldeko arrantzale trebatuena eta haren aholkupean
Otok arrantzarako kanabera berria estreinatzeko aukera
izan zuen. Akelinek ere behin baino gehiagotan bota
zuen amua uretara.
Espaloian eskatuta Altubeko ogia eraman genuen
Asentzioko karpak tentatzeko. “Ogi hori oso gustuko
dute arrainek”, esan zuen Josetxok. “Ogi sendoa da eta
ez da uretan desegiten”.
Astelehenean, baina, ez zeuden nonbait gosiak
Asentzioko arrainak. Ordubetera eman zuen lehen
ezustea Otok. Pita bildu eta plastiko muturra atera
zuen putzutik. Bigarrenean karpa txiki bat eta
hirugarrenean, berriz, karramarroa.
Hauek, asteleheneko kontuan. Aurrerantzean, auskalo!
Asentzion ez baitago arrantza-denbora mugatzen duen
eperik.
Notizia hau juan zen astian ipiñi bihar zan, baina, arazotxo batzun ondorioz gaur sartu dot.
Ikusten dozuen moduan edo konturatuko ziñeten moduan, Larraitzek bidali dozta testua eta argazkixak.
Beste danoi esan, animatzeko eta bidali notiziak, gu gustora sartuko dittugu ta. Baita argazkixak be Flickr-en sartzeko.