Danok dakizuen moduan azken egunetan fakafaka ez da
martxan egon. Ikusten dozuenez aldaketa batzuk egon diaz eta uste dogu
hoberako izango diala. Zuek esan nola ikusten dozuen.
Hau esanda azken bi aste honetan Sagardo eguna, Txapelaren despedida eta Txillida lekun bazkarixa pasau ditxugu. Baita era uda bukaeran surf ikastaroa.
- Sagardo egunian
kuadrillako batzuk parte hartu giñun tortilla lehiaketan eta Peru,
Aralar taldiarekin izan zan kuadrillako onduen sailkatu zana
lehiaketan. 2. tortilla onena egin zaben. Txapelakuok 6. eta
Billa&Comp. 22. Maya taldekuak, Iker buru zala, azkenenguan saria eraman zeben. Tortilla ekologikua izango zan baina… Otok jolasetan be saria lortu zeban.
-
Egun berdiñian Txapelaren despedida egon zan. Bueno, afarixan despedida baiño, datorren urtian beterano taldia ateratzeko berba egin zan. Ikusikou !!!!!
- Eta azkenik Txillida lekun bazkarixa. Akeliñek
prestatutako sahieskixa atsaldeko 4etan hasi giñan jaten, berandutxo,
baina edarra !!! Datorren urtian berriz.
- Surf ikastaroa Zarautzen. Kuadrillako bost lagunek, Billa, Ainhoa, Eñau, Ainara eta Peruk uda bukaeran surf ikastaroa ein zeben. Argazkixak ikusitxa, zutik egotiakin nahiko lan euki zeben.
Ole! y Ole!!!!! Segiduan hartu dotsat erreminttiai trukillua. Gustora irakurtzen dan mezu horretako bat egin dok. Ole! Eskerrik asko.
Iban