Gibeljana: aurten 8. aldiz joan gara Txirtura, Bolibarrera

PC090038.JPG

Eta zelako ondo pasatzen dogun… Aurten, lehenengo Saturraranera juan gara. Han pelikula bat grabatzen zeren eta erretraturen baten ikusi leike hori be. Baiña ez giñan juan aktore (aktoresarik ez dau onartzen Euskaltzaindiak eta egun horretan gure kuadrilliak bez) lanak egittera. Barkua ikustera juan giñan. Denboria eta gosia egin bihar danok juntatzeko.

Eta Txirtunian… ba betikua: jan eta edana. Dana ona eta etxian moduko tratua. Eskerrak ezagunak gazen, bestela… bestela han egoten dan zaratiakin ez giñuke berriro bueltatzeko aukerarik izango. Edarto pasatzen dogu urteroko bisita honetan. Gero Durangora… eta Durangokua ba… ba bakoitza ahal daben moduan.

Barkua, pelikulia, gibeljana flickr-eko erretratuetan.

5 iruzkin “Gibeljana: aurten 8. aldiz joan gara Txirtura, Bolibarrera” bidalketan

  1. Larraitz

    -aktoresarik ez dau onartzen Euskaltzaindiak eta egun horretan gure kuadrilliak bez-

    Zuek ondo pasako duzue egun horretan baina nik ez.
    Baztertuta sentitzen naiz eta ez dudala merezi uste dut.

    Larraitz

    Erantzun
  2. Altube

    UFF!! ez duzula ondo pasatzen, baztertua…lartxo.

    Nik uste, nik be merezi dodala juerga egitia kuadrilakuekin bakarrik, agregatu barik.

    Betoaren alde.

     

    Erantzun
  3. akelin

    hooor ze pasatzen dan gaixki esplikatzen dienian gauzak!!!  
    aktoresak edo dana dalakuak oixe onartzen diela. pasatzen dana, betikuak ikusten aspertu eitten gazela eta zeoze asmau biaharra egoten da holakuak (betikuak) etxian geratu daitxian. dana dala, ez hartu gaixki ze urteko beste jatordu / juerga guztietan ondo hartuak ixaten zarie eta nik dakidala, sekula ez dozue  desprezioik jaso.
    mutilzar batek hau esplikau biharra eukitzia be!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude