Aurten 8. aldiz juan gara Sabiñanigo aldera. 2010. urtean ezezik ( Treparrisco bakarrik ) beste danetan Quebrantahuesos-eko ibilbidea egin dugu FakaFakakuok.
Aurtengo urtean zazpik hartu dugu parte eta oso osorik bueltau gara etxera.
Aurtengo denborak hemen:
- Oskar Askasibar: 19 , 5:54:57
- Eñaut Arantzeta: 386, 6:22:59
- Iker Irazabal: 827, 6:39:15
- Iban Retolaza: 1619, 6:59:00
- Iñaki Askasibar: 2110, 7:12:12
- Etor Sarasua: 3064, 7:35:37
- Daniel Gillegi: 3978, 7:56:55
Eta azkenik Alex Crisobal eta Asier Lopez arrasatearrak Treparriscon parte hartu zeben. 3:31:56 denborarekin. Bi hauek gizenduta juan zian etxera, 82km egiteko 200km-ko menua jan ondoren !!!
Ahhh eta porra Danik ordaindu zeban. Bakoitzak espero zuen denbora esan eta urrutien geratzen zanak galtzen zeban. Danik, esandakua baiño ordubete gutxiago egin zuenez…. a pagar !!!! eskerrak irten aurretik pintxau zebala!!!
Argazkiak Flickrn Ainarak ateratakuak.
Eskerrak urtero moduan laguntzera eta animatzera etortzen zarien danoi. Ainara, Irati, Koldo, Kantoi, ….
Zorionak kuadri, datorren urtian ordu erdi gutxiago bakoitxat
Argi dago zein dan aurtengo irabazlia, gure Eñauuuuuuut! Zorionak txapeldun!
Profesionalan ostian egurra emon dotsue danoi! Disfrazakin hartu bihar dozue aste honetako bigarrena…
Hala eta be, onartu biharra dago Quebrantan be bultua itxeko dakazuen abilidadia, asteleheneko periodiko ofiziala ikustia besteik ez dago.
Gainera asteburuko garrantzitsuena zera izan da, Eñaut gure ordezkariak kirolean izan den pertsonarik handiena atzean utzi zuela, begira bestela 536. nor kokatu den. Zer gelditu zinen sinadura eske? bestela seguru Oskar ere atzean zela….
Como me suena ese banco… Ikerrek bertan ikasi eban bizikletan ibiltzen, seinale bat ote da? 20 urte barru ikusiko dogu!! Zorionak danei