Landako itzulia 2008

Uztailaren 19a, Zapatua, da aurtengo Landako itzulia.  Bizikletak preparauta ? Gaiñekua ? 42 km dauzka itzuli osuak. Lasai ondikan aste eta erdi geratzen da.

Plana:

  • 42km eitxeko 4 ordu edo zertxobait gehixau bihakou.
  • Nere ustez Landan 10:00tan martxan.
  • Beraz Elgetan 8:30 – 9:00 aldian irten.
  • Erdi bidian amarretakua. Zein arduratzen da erosketak eitxia?
  • Martxa ondoren bazkarixa. GARRANTZITSUA, bazkarixa  antolatzeko lehen bailen eman izena bertan.
  • Peru, zure furgonetakin kontatzen dot.
  • Bazkarixaren ondoren nahi dabenak Otxandixoko jaixetara.
  • Eguraldi txarra eitxen badau…… uuuuuuuuuu.

P7150222

14 iruzkin “Landako itzulia 2008” bidalketan

  1. Altube

    Ni banajoiak eta Leire be bai.

    Bazkaltzeko be bixok.

    8:30ian urtengo neuke.

    Zer erosi geinke hamarretakua eitxeko? bota proposamenak.

    Eurixa eitxen badau pelotan egitia proposatzen dot. Badakitx ez dala danentzako moduko kirola baina…

     

    Erantzun
  2. Gallas

    Onintza eta bixok be juango ga. Bazkaltzera be bai. Ni pelotan eitteko prest. Egixa esan, frontoian patinetan be ibili leike. Bi kiroletan aurrian ibiltzeko prest ikusten dot nere burua.
    Jatekua? Momentu honetan be beteta nago.

    Erantzun
  3. oto

    Vaya mierda, bialdu eta ezer agertu ez!!!!!

    Guk aurten paso. Bazkarixa jakau Beran, Jontxiton etxian inauguraziñua.
    Espero lazter guria eitxia!!

    Ondo ibili.

    Erantzun
  4. Oskar Askasibar

    Akelin dixit:
    bazkaixa hartuta jaok.
    hamalau baño gehixau ixango bagiña, bi mahaittan jango giñuke. hori bai, eguen goixerako komeni da zenbat gazen konfirmatzia. ipinik fakafakan egueneko eguardiko hamabixetarako apuntatzen ez dana, kalian geratzen dala.

    Hamarretakuaren proposamena:  Barritak, gelak, rekuperantiak, bolendako kremak,… ikusi hemen

    Erantzun
  5. Altube

    Ieup,

    Eguna konpletua jaukau. Ez dakitx dakixuen baina Otxandixon aktuaziñua jaukau 20:00tan. Batukada sartu juek jaixetako programan. Eruan traje horixok garbitxuta.

    Gallas, laga sartaina etxian, mesedez.

    Eta gabian plazan Ruper kantuan. Hau bai plana eh Akelin?

    Ala….

     

    Erantzun
  6. harryking

    atsaldeon!
    ba ni fango nok baina tempus arazoak diralata bazkaltzera juango nok zuzenian.
    agur monamur

    iban luzia be badoia, baina aurten zero kilometro egin dittula ta etxok nahi inor ebidentzian lagatzeik, por lo tanto bazkaltzera agertukok, bazkaixa amenizau eta ziklistak barragarri lagatzera.

    agur ta ohore!

    Erantzun
  7. baltxon

    eup!

    Andria ta bixok be juango ga, bueltia emotera ta bazkaltzera be bai. Hamarretakuana geu enkargauko ga eta bueltia emoten gallas edo puskik ez badabe tiratzeko erantzunkizuna hartzen, ainara sasoi puntu onian dago.

    Hamarretakorako zeoze espeziala bihar bozue esan.

    Eongo gatxik!!!!!

    Erantzun
  8. Lamikiz

    Gallasen ordezkarixa nai. Beraz, bere izenean eingo dot berba.
    Batetik, Gallasek sartaina etxe garrantzitsu baten eskaintza galaktikua dauka (kontratua firmau arte ez dogu izenik aurreratuko). Esker ona adierazteko, irabazien zati haundi bat kuadrilakoen artean banatzeko asmoa dauka. Hori bai, Otok ez dau ezer jasoko (sartaina kentzearren).
    Bestetik, Landako bueltia dago. Gaur 100 kilometro egin du motor baten atzetik (Ubera eta Akeliñenak baino dezente bizkorrauak). Beraz, eta kontuan hartuta teknikoki Askasibar baino askoz dohatsuagoa dela, berak hartuko dau taldetxoa gidatzeko ardura.
    Horrenbestez, hamarretakua eitteko eraman suero mordo bat.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude