Atzo 17 bat lagun elkartu ginen Asentzion txitxiburduntzia egiteko.
Txorizoa, txistorra eta saiheskia ederrak zeuden.
Josetxo eta Etorrek baldekada arrain atera zituzten atzo Asentzioko putzutik. Akelinek eta Anderrek, berriz, hiru bat kangrejo. Baina parrillarako itxura eskasa zutela-eta putzura itzuli genituen atzera ere eta Bergaratik ekarritako txorizoa, txistorra eta saiheskia ipini genituen azkenean sutan.
Akelin eta Josetxo gero eta hobeto moldatzen dira horrelako lanetan. Ia zazpi kilo eta erdi saiheski jan genituen. Hori, txorizoaren eta txistorraren ondotik. Edanean ere ondo ibili ginen. Gorkak eramandako lapiko erraldoitik ondo aritu ginen. Billak eramandako ardoak ere harrera oso ona izan zuen.
Hurrengo txitxiburduntzia noiz den Josetxok eta Akelinek esango dute.
Akelinek eta Josetxok primerako saiheskia prestatzen dute parrillan
Utzi erantzuna