Mendira egun pasa eta bazkarixa

Akordatzen zarie San Donatora juan giñanekuakin? oinguan antzekua
egingo dogu baina gertutxuau. Aizkorrin bueltan moldauko gaz.
Maiatzaren lehenenguan izango da irteeria eta hauxe plana:

Goizeko 9:00tan plaza barrenian juntau
9:45 aldian Arantzazutik urten eta mendi ibilixa:

  • Urbixa-San Adrian-Aizkorri-Urbixa
  • San Adrianen hamarretakua egingo dogu, bakoitzak eruandakua konpartiduko da.
  • Bazkarixa Aizkorri barreneko txaboletan egingo dogu 14:30 aldian.
  • Arratsalde edo iluntze aldian berriz Arantzazura buelta.

Komeni da zatozienok hemen bertan izena emotia ahal dan bizkorren. Bazkarixana, egixa esan, lotu barik dago ondiokan eta beti dago aukeria tupper-festa egitteko. Ez konfundidu modan dagon tuppersex-arekin, guria, jan-edanekua izango da.

9 iruzkin “Mendira egun pasa eta bazkarixa” bidalketan

  1. tupperharry

    gabon, ni fango nok eta nahixau juat tupperfesta tuppersex-a baino, batak etxok bestia kentzen baina bestiak bata bai.

    ondo pasau astia

    gb

    Erantzun ↓
  2. Altube

    Ni neu be goizian plazabarrenian agertuko nok.

    Asteburu honetan egin dogunantzako antidoto ona izango dok.

    Eta Peruntzako bide batez entrenamentuen hasieria…Ojo Dani!!

    Erantzun ↓

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude