Urte zahar egunian berakatz-sopa bazkaria egingo dugu Ozkarbin. Etortzia nahi dabenak eman izena hemen. Azkenengo eguna Abenduak 30.
Urte zahar egunian berakatz-sopa bazkaria egingo dugu Ozkarbin. Etortzia nahi dabenak eman izena hemen. Azkenengo eguna Abenduak 30.
Epa,
Ni juango nok bazkaltzera.
Eguraldi ona egiten badau Elgeta inguruko pare bat tontorretatik bueltia egingo dogu?
Aukerak:
1.- Elgeta – Azkonabitxa – Eguarbitza – Elgeta (2 ordu ta hiru laurden oinez, lasai juanda) Hamarretakua eguarbitzan.
1.- Elgeta – Azkonabitxa – Eguarbitza – Aixola – Elgeta (3 ordu ta laurden oinez, lasai juanda) Hamarretakua eguarbitzan.
2.- Elgeta – Aixola – Erdella – Intxorta – Asentzio – Elgeta (3 ordu ta laurden oinez, lasai juanda) Hamarretakua Erdellan.
Zein animatzen da?
Gabon zoriontsuak danoi!!
Bazkaltzera zain animatzen dan? Ba Domingo Iturbe 13, 2-2B-tik bai. Bi.
Onintza eta bixok juango ga bazkaltzera.
Mendi bueltia dala eta, Gallas baja izango da.
Josetxo badoia
ni bazkaltzera bai
Itziar eta ni be bazkaltzera juango ga. Mendira ? ikusikou.
bazkaltzera bai eta gertatzeko prest be bai.
Gu be bazkaltzera animetan ga. Oier mendira juateko asmoa, baina ni seguraski ez. Betiko ohiturak ezin dira aldatu, Elorrixokuekin joango naiz mendira.
Gu bazkaltzera hiru, txikixa ez dok ondiokan kontuan hartzekua eta!
Oto
Iepa:
Ana ta bixok be juango ga bazkaltzera. Ana bazkaixa gertatzeko prest, ta ni mendira juateko asmuakin.
Geroarte
Gurekin be kontau bazkaltzeko. Ni goizian mendira juateko prest.
Epa kuadrilla!
Igor eta bixok be jungo ga bazkaltza. Da mendire ba eztakit Igor jungo dan, ni neu ez behintzet! Datorren urtin igul, entrenau enbikot lenengo Olentzerok erregalauteko bizikletan fondo pixkat eitxeko! jeje!
Ondo ibili!
Aurreko mensaji usteot jakiñin dauela zeñek idatzi daben baña badaezpada be… jakin daizuen nik idatziotela: Enara.
Gu bixokin be kontau. Ainara preparatzeko prest eta ni mendi
bueltarako. Eongo gatxik!!!
Kaixo, Nerea eta ni be jungo ga bazkaltzera, sukalderako edo zeozetako lagundu bihar bada, abixau bale, agurrrrr.
Amaia eta biok ere apuntatzen gara bazkarira, mendira ummm……, lotan geratu hobe
nola ez, bazkaltzera,preparatzera eta mendira, eta ordena honetan gero!!!
bromia dala!!! mendira 1.aukeria hartuko neuke, hala ardaun bat hartzeko astixa euko juau ezta?
hala, etzirarte, formalak izan.
Aupa! Oxel eta bixok be bazkaltzera juango ga. Aurretik…nik lana, Oxelek ez dakit ze plan eukiko dauen.
Leire
Beno,
Mendira juateko irteera ordua: 9:30tan plazabarrenian.
Gero trago batzuk jo edo trankil ibiltzeko denboria izan daigun be.
Bixar arte.
maite eta bixok be bagoiaz bazkaltzera. mendikua ikusiko da.