Fakafakako mangager eta kongresistiak antolatu zeban lehenengo motobueltia. Espero deigun azkena ez ixatia. Asteburu osua bihar izan giñun juan-etorrixa eitteko.
Zapatuan urten giñuan goixeko hamarrak inguruan eta GPSan kulpaz gabeko hamarrak inguruan heldu giñan Gijonera. Hurrengo bueltan, beste GPS bat kontratau biharko dugu. Eskerrak antolatzaillia fin ibili zan rutia kontrolatzen ze bestela han gabiz ondio bueltau ezinga. Bueltia lasaixaua ixan zan, bide motzena erabili giñualako. Jatordu ederrak eiñ giñuzen, leku polittak ikusi eta edarto pasau. Gañerako detalliak… “haber estau”
Ia hurrengo motobueltia edo asteburu pasa bat eitteko jente gehixau juntatzen gazen. Iñok “pakete” etortzia gura baleu ongietorrixa ixango da. Hori bai kasting bat pasau ondoren.
Hurrengo motobueltararte, astiro ibilli.
Argazki gehixau Flickr-n.
Fakafaka motozale elkarteko lehenego motobueltia Gijonera
Utzi erantzuna