Fakafakako 4 kide frantziako alpeetan izan giñan bertako martxa zikloturista ospetsu batean: MARMOTTE.
Autokarabana alkilatu eta 1000Km egin ostean Le Bourg D´Oisans herrira heldu giñan. Bertatik Alpe D´Huez gaiñera; dortsalak hartu, merkatua ikusi, buelta bat eman eta karabanara afaltzera. Egun gogorra zain daukagu. Martxa honetako ezaugarri nagusia bere gogortasuna da. 5000 metrotako desnibel positiboa du eta Tourreko etapa menditsu baten profesionalak igotzen dituzten maldak igotzen dira. Glandon, Telegraphe, Galibier eta Alpe D´Huez. Guztira 175km. Eguraldi beroa izan genuen lagun eta Galibier gaineko 2.600m altitudean eskertu egiten zan, Alpe D´Huez igoteko ordea…… Goizeko 8tan irten giñan, jende andana ( 8000 zikloturista) denetarik, gazte, zahar, neska, agure, txankletekin, …. 8-9-10 ordu egin ostean danok amaitu giñun. Gogorra, polita, ikusgarria,… Argazkiak flickr-n.