Aurten gixaua egitten jente dezente egon gara kuadrillen egunian. Herriko 10 talde batu gara eta Faka Fakatik be bertan izan gara. Gixaua eder-ederra. 20 lagun batu gara bazkaltzeko eta pentsau dogu 20rendako eruan biharrekuak hemen jartzia hurrengo urtian be hau zerrendiau oiñarri hartu eta erosketak egitteko. Erosketa guzti-guztiak Elgetan egin dittugu: danetik eta ona. Seguruenik hori izan leike sekretuetako bat.
Gu konforme genden ba atzerau geratuta be, baiña horra nun sorpresia! Hirugarren! Eta hirugarren geratu giñalako 25 euro emon zozkuezen gabe aldera oso ondo inbertidu giñuazenak. Pentsau zelako ondo ze hurrengo egunian be inbersiñuan efektuak jarraittu zeben. Hemen sarixoi jasotzen:
Aurten innobadoriak izatia pentsau giñuan ze iaz moduan egindda lehenengo geratzeko arriskua genkan… Beste modu batera preparatu giñuan ba gixauoi. Hurrengo urtian be preparatzeko modua aldatuko dogu eta ia holan beste batzuk aukera gehixago dauken aurretik geratzeko, bestela aspertu be egingo jakuz halakon baten.. Beti dakau arriskua epaimahaikuek gure berrikuntzak ez ulertzeko, baiña arriskatuko dogu hurrenguan be.
Materiala:
- 2 lapiko expres (bi haundi, badare)
- 2 Sartagin
- 2 kutxillo
- Iriztontzi bat
- 2 tabla berduria txikitzeko.
- kutxara bat
- tenedore bat
- kutxara haundi bat egurrezkua
- Tenedore haundi bat egurrezkua
- Bi bol
- Fuente bat
- Sukaldeko trapua
- Papelezko rollua
- Su haundixa
- Bi su txikixago.
Jatekuak-eta:
- Gixaua: 6 kilo
- Patata poltsa bat 3 kilokua
- Zanaorixak dozena erdi
- 3 kipula gorri
- 7 kipula gorri
- 2 pipar gorri
- 6 pipar berde
- 3 porru
- Tomate frijitua brick txikitxo bat
- Idarrak 5 pote txiki
- Txanpixak 4 pote (osuak)
- Uruna
- bi litro olixo
- Gatza
- Ardau zuri botella bat
- Koñaka basokada bat (cosa de hombres)
- umoria
Bazkaltzeko entsaladia be euki giñuan eta pare bat kaja “hojaldre surtido”. Ez giñuan bihar izan, baiña plastikozko 25 kutxillo-tenedore… eta platerak. 4 basarriko ogi haundi be bai gixauan saltsa ederra untatzeko.
Aurtenguak honaiño, hurrengo urtian hobeto edo ez, baiña ez premixo makala da 20 lagun batzia gixauan bueltan eta ehundik gora plazan.
A! eta sekretua? atento-atento egotia kazueliai!