Elgetako 4 t´erdi barrukoa: kuadrilan denetik, betiko legez

Kaiolak denetarik utzi digu aurtengo txapelketan ere. Gauza ederrak, asko. Nergargura eman duten argazkiak ere makina bat. Gure koadrilan, egiari zor, txarretik gehiago egon da onetik baino. Ia beti bezala. Aurten bi multzotan banatuta aritu dira Fakafakako lagunak. Zein izen eman dieten multzoei? Antolatzaileek “berrogei urtez azpikoak” eta “berrogei urtez gorakoak” ezberdindu dituzte. Beste askorentzat “zaharrak” eta “gazteak” dira. Ez bata, ez bestea. Egiaren txoko honetan “Olinpikoak” eta “Paraolinpikoak” direla konturatu gara. ¡Es lo que hay!

Paraolinpikoak:

Reuma eta Ciego: Gerri-buelta gogor eta mugitzerakoan astun ikusi dute Larra txapelketa jarraitu dutenek. Arrazoia zein den ere jakin da: Elgeta ugaltzeko egin duen ahaleginak joka utzi dio. Segi horrela! Bestalde, “Kalen edo bale”-k ez dio asko lagundu. Dena lanbrotuta ikusi du. Goiko eta beheko koltxoia, txapa eta kontrakantxa falta dela jakingo ote du? Animo zaharretan gaztiak zarete eta!

Txapeldunak. Gigi eta File
Tranpa 1 eta Tranpa 2: Posible al da txapela janzteko Olinpair Jokoei uko egin eta Paraolinpiarretan parte hartzea? Bai. Flakuak mailaz aldatzeaz gain, bere iazko laguna bide bazterrean botata utzi eta irabazle bat fitxatu du. Diferentzia markatu duena, berriz, arautegia errespetatu barik hasi zen lehiatzen. Hala ere, zorionak txapeldunei!

Olinpikoak:

Azken kalekumea: Panaderitok txapelketako eskuin indartsuenetarikoa dauka. Hori gutxi ez eta defentsan ere onenetarikoa da. Dohain apartak. Hala ere, finalerdietatik kanpo geratu da aurten ere. Beste porrot bat. Ondorioa? Txirrindularien “grupetara” pasa dela. Ikasten ez den hori beharrezkoa ez den kirol bakarrera, alegia.

Presoa eta bola: Beste behin kuadrilako onenak. Eta beste behin txokolate zuria izan da arrakastaren giltza. Hori bai, aurten ikusi da bere jokoak goia jo duela. Gerri-buelta zabalaren preso da. Hori gutxi ez eta bola beltz astun bat izan du bidelagun txapelketan zehar. Sekula ez du horren bola txikiak horrenbeste pisu izan. Hauxe da kalean dagoen galdera. Tourunsan lan egiteko ezinbestekoa al da pilotan “pakete” bat izatea? Curriculumean jarri behar da? Hala bada, laster gerente bi berri: Gaizka eta Billa.

Julian Muñoz: Blog honetan ez dago ohiturarik gutxieneko maila ematen ez duten kuadriletako lagunen inguruan analisiak egiteko, baina aurtengoa salbuespena izango da. Bikote gisa lan negargarria egin arren, esan beharra dago Alkatea izan dela txapelketan zehar gehien hazi den pilotaria. Astelehenetako lan saioak zertarako balio duten ikusi da. Ea Bola Beltza konturatzen den…

Pakete kuadrila bat izan arren, itzelak zarete! Viva zuek!

NOTIZIA: New York Times

7 iruzkin “Elgetako 4 t´erdi barrukoa: kuadrilan denetik, betiko legez” bidalketan

  1. LARRA

    Artikulua 2 aldiz irakurri ta gero ados nagola esan bihar. Esan nahi neuke astelehenetan frontoira joaten ganon artian atzelarixak lan txarra ein dugula”golpe barik ta fisikoki gaizki”.

    Zorionak artikulua idatzi dabenai,aklarazino bat Oskar ta Iker “LAC”-en eitten dabe lan.

    Erantzun
  2. Altube

    Neu be ados! hau dok hau! ezin kontrakorik esan…

    Beno, lehen be esaten najuan baserrikua nitzuala eta ez baserritxarra; oin kalekua naizela onartu egin bihar.

    Parejia gaztia jaukat eta hurrengo urtietan gora egingo jok! argi gurekin!

    Villa-Peru? gustora ikusiko nitxuke baina onartuko giñuke Gaztelu-Peru bikotia be ezta?

    Kronikiaren egiliari, eskerrak.

    Erantzun
  3. Capellan

    Olinpikuen zuzenketa batzuk:

    1. Azken kalekumea: Pelotako kritikarekin ados, sasoia asko, teoria be bai, baina…… kale.
    2. Presoa eta bola: Txokolate zuria izan da finalera ez pasatzeko bola. Goia aspaldi jo zuen, baina, urtero zabalera haundiagoakin azaltzen da txapelketara. Txirrindularien grupetara pasatzea izango litzateke bere sendabidea. Bizikleta ona behintzat badu !!!Ala ta be gure gabeziak kontutan hartuta ez dugu kuadrillan aurkaririk izan!! Presoa eta bola txapeldun moralak izan diaz
    3. Julian Muñozek,  maila onena ezer ez zen jokatzen partidan eman zuen… ahhh eta astelenetan…..

    Ondo segi eta datorren urtian gehixau.

    Erantzun
  4. Gallas

    Egia esan, aukera paregabea galdu dut fxapela janzteko. Izan ere, nere lagunaren lana aparta izan da. Hori esateko ikusi denaz aparte ikusi ez dena ere hartu behar da kontuan. Oso baldintza gaitzetan jokatu du eta: lehen partida “klaboarekin” jokatu zuen; bigarrenean hankapea “mindu” zitzaion; hirugarrenean “indar gabe” geratu zen; laugarrenean belaunean hartu zuen min; eta ligaxkako azken hiru partidetan ezker besoko lesio “larri” batekin kantxaratu zen. Hala ere, finalerdietan onena izan zen. Zer izango ote da minik barik eta tantoak egiten hasten denean… ¡Puto amo, .Cape! Eta barkatu maila ez ematearren…

    Erantzun
  5. iker

    nik aurten benetan justito ikusi dittutenak artikulua idatzi dabena eta Gallas izandia: batek fisikoki kristo bat eginda dagola erakutzi dau ta bestiak artikuluak idazterakuan be ez dau ganora larregi erakutzi…Egur gehixau merezi giñuan

    Erantzun
  6. LARRA

    Gazteleraz esan da”LOS QUE MUCHO SE PELEAN MUCHO SE QUIEREN”.Oin eskatu biha ginuke hurrengo txapelketara maila hobian llegatzia.Begoñako ama,san antonio ….Danendako lana dago

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude