Aurten be Gibel jana egingo dogu lehenau Txirtu zan tabernan, oin ez dakitx zelan dakan izena baiña jarraitzen ei dabe gibela ipintzen enkargu bidez. Lekua dagoeneko hartu dot.
- Bazkarixa Abenduak 3an izango da, beraz apuntau Abenduak 1a baiño lehen.
- Egitaraua ( ze ordutan irten, aurretik zer egin,…. )erantzunetan juango gaz osatzen.
zerrendan sartu
Ni bazkaltzera bai eta aurretik egon leiken planera be bai.
Nere proposamena: goizian mendi irteera bat egitia. Babajanian be egin ez giñuanez eta pelotarixen eskuak sobra barik egongo diranez ba … ia oinguan suerte hobia daukagun egualdixakin. Nora? etxakixat. Han ingurutik Oizera igo ahal izango dok ala urrin geratzen dok?
Neu be juango nok.
nerekin be kontau baskaltzeko eta gerorako
Ni be juango nok!
Goixetik ta gaberarte ;-))
Altubekin ados, eguraldi ona bada Oizera ta txarra bada Pelotara.
Frontoia hartik Oto! gero dutxatzeko.
Ni bazkaltzera juango nok
Oraingoan ere ezin. Lana. Igual, “Pikolin sindromea” gainditzen badut, mendi bueltara edo pelotara ainima naiteke.
Zapaturako prest. pelotarako eskuak landu barik jakazat eta mendirako auzpua be antzera, baina nahikua. Peruk aurretik fatia jakak mendixan gora.
Ni bazkaltzera juango naiz.
neri be apuntau
Frontoia hartzen saiatu naiz baiña zapatutan beti hartuta ei dago, beraz zapaturako beste lekuren baten hartu biharko eurixa ei dator eta hotzakin batera. Zuek esan.
Ni be banoia.
Ezin dut joan, Polonian ibiliko naiz
ni bazkaltzera
Jodeeerrrrr ….
Elgeta inguruan egin geinkek pelotan? egixa esan etxatak okurritzen nun …
Bestela zuzenian bazkaltzera …
Goizeko 10:00etan Elgetan bertan egin leike. Normalian ez dot ez inor ez ezer egoten…
Konforme neregaitxik.
10:00tan frontoian? zeintzuk animatzen gaz?
ni bazkaltzera fango nok. noiz izango dok irteeria elgetatik?
Ni agertuko nok.
ni hortxe hortxe ibiliko nok, umiak abadiñora eruan bihar jitxuat eta.
Ni etxeko lanak jakazat.
Zer ordutan geratzen gaitxuk pelotia ta gero?
Nik 13:30ean urtengo juat. Ezin lehenago. Batzuk juntatzen bagara nik eruan neikek autua.