GIBEL JANA Abenduak 4 zapatua

EGITARAUA:

  • Frontoia dutxa eta guzti 12:00tik 13:30era Bolibarren.
  • Plazabarrenian 11:00tan frontoira juateko.
  • Bazkaria 14:30tan

Urteroko hitzordua badator gerturatzen eta lekua hartuta dagonez apuntatzia tokatzen da, beraz bazkarixa Bolibarko Txirtunian Abenduak 4an 14:30ak aldian, lehenau zer egin ba proposamenak kontuan hartuko dia, akaso pelotan, mendira, saskibaloian, bolotan, poteua…… bueno, jentian erantzunen arabera hartuko da erabakixa. Gero jakiñeko karta jokua!!

Apuntatzeko azkenengo eguna Abenduak 1.
gibela
Oharra: Aurten Txirtukuen azkenengo urtia izango da. Berriz horrelako gibel onik jangou ????

22 iruzkin “GIBEL JANA Abenduak 4 zapatua” bidalketan

  1. Altube

    Ni bai.

    Eta goizian pelotan egingo juau eztok?

    Txapelketan kontra jokatzeko aukerarik euki ez doten figuren kontra egin nahi neukek!!!

     

    Erantzun
  2. harrykale

    Mutillak sentitzen juat baina aurten kale eingo juat.
    Faltan botakoitzut hor irabazitxako diruak, aurreratu hurrengorako, neuk manejauko jitxuat eta!!!
    eta betikuak ia aurtengo urtin behingoz ikasten dozuen jokuan!!!
    Durangoko neska gazte danei gorantziak ta biña laztan.
    ala!!!

    Erantzun
  3. danielo

    Ni aurten kanpuan egongo nok. Bat gutxiau orduan. Azkenengo urtia txirtunian eta fallau. Argazkixan laga lekutxonbat, fotoxopakin puskik ipiniko nau, atzera begira besteik ez bada be…

    Erantzun
  4. Gallas

    Azken urtia? Ezta pentsau bez! Eutsi egin behar jako!
    Nik eztakit juateko aukeria izango dodan. Euskal derbi nagusia jokatuko da asteburu horretan. Ahal badot han izango naiz.

    Erantzun
  5. Oto

    Ez dakitx, edo eta akaso hitzek, ez dozte balio! dakixuenian abixau bale ? abenduak 1a baiño lehen. Ridikulua egin bihar ete juau aurten ba?

    Erantzun
  6. Gallas

    Eup! Ni  be juango nok. Hori bai, bazkaltzera bakarrik. Zergaitik ez noken pelotan egitera juango? Lau aukera honetatik bat dok egixa:
    A- Pelotarixen nibela bajua dalako oso.
    B- Iñaxiok Behobian egindako denbora hobetze aldera entrenatzen hasi nokelako.
    D-Beharra jaukatelako.
    D-Hirurak ditxuk egixa.

    Erantzun
  7. Iban arantzabal

    Goizian azokan egongo nok, baina bazkaltzera allagauko nok. Ia.

    Batenbat juango dok eguardi inguruan? batera juateko, diñot.

    Erantzun
  8. baltxon

    Nik aurten kale. Badakit batzuk penia hartuko dabela( jokuan segurolatxuak dianak) baiña olentzero ez da Bolibartik pasauko gibeljanian. Ala! ondo pasau ta Durangon barratik metro batera!! Eongo gatxik!!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude