Apirilak 4ean Belgikako flandiako lurraldetan Ronde van Vlaanderen ( Tour de Flandes ) klasika garrantzitsua ospatu zan. Bertan Fabian Cancellara gailendu zan Tom Boonen-en aurretik.
Egun bat lehenago ordea, guretako ( zikloturista, globero, juanito,…) martxa bat zegoen profesionalen ibilbide berdiñetik. Bertan FakaFaka Team-eko 3 kidek parte hartu giñuan ( Eñaut, Kantoi eta Askasibar (Ni) ). Martxa hau jende guztiendako dago prestatuta, non zuk nahi duzun ibilbidea aukeratu dezakezu ( 260km, 150km, 75km, MTB,….) eta ez dute denborarik hartzen. Flandiarrek astebukaera hau bizikleta festa moduan hartzen dute. Aurten ez dakit, baina, iaz 17000 partaide baiño gehiago egon zian.
FakaFakakuok 150 kmtako ibilbidea egin giñun ( 260km eitxeko negu latza !!!!!). Ibilbideari dagokionez oso zigizagatsua da eta ezaugarri eta bere ezaugarri nagusiena arbidez osatutako muroak dira. 14 hain zuzen ere. Muro hauek motzak eta gogorrak dira ( %20 maldak une batzutan). Famatuenak Koppenberg eta Kapelmuur dira. Guk Belgikara juan aurretik bizikletarialdaketa batzuk egin genizkion, kubierta zabalagoak jarri ( 25mm), presioa jeitsi ( 6bar) eta garapen motzagoak ipiñi. Kantoik 34×28, Eñautek 32×25 eta nik 34×26. Martxa egunian euria egin zuenez muro gogorrenetan dana sartuta ibili giñan. Igotzeko bagenekien gogorra izango zala, baiña, lautadan eta beruntz a ze komedia!!!! gorputz guztia dantzan eta ezin aurrera juan…..
Gure helburua bete giñun eta 3rok Ninoveko helmugara iritsi giñan irribarretsu.
Esperientzia polita, arbidea, muroak, bizikletak, zerbeza, hotza, euria, TRENA……
Argazki batzuk
Ronde van Vlaanderen 2010
Utzi erantzuna