Urtarrilaren 31n, domeka, Sunbillako inauteriak ikustera joateko plana.
11:30ean hasten da karroza desfilea, gero bazkaria Lesaka inguruan.
Eskualdean ospe nahiko handia dute, izan ere herriko koadrilek karroza orijinalak prestatzen dituzte urtarrileko azken domekan jendaurrean erakusteko. Desfileak pare bat ordu irauten ditu, 14 bat karroza. Bi orduko bidea dugu Elgetatik.
Plana da:
- 09:00etan Elgetatik irten
- 11:30-13:30 Desfilea ikusi, poteoa eta bazkaria
Izena emateko azken eguna urtarrilaren 25a, astelehena.
Sunbillako inauterietako bideoa.