Akordatzen zarie San Donatora juan giñanekuakin? oinguan antzekua
egingo dogu baina gertutxuau. Aizkorrin bueltan moldauko gaz.
Maiatzaren lehenenguan izango da irteeria eta hauxe plana:
Goizeko 9:00tan plaza barrenian juntau
9:45 aldian Arantzazutik urten eta mendi ibilixa:
- Urbixa-San Adrian-Aizkorri-Urbixa
- San Adrianen hamarretakua egingo dogu, bakoitzak eruandakua konpartiduko da.
- Bazkarixa Aizkorri barreneko txaboletan egingo dogu 14:30 aldian.
- Arratsalde edo iluntze aldian berriz Arantzazura buelta.
Komeni da zatozienok hemen bertan izena emotia ahal dan bizkorren. Bazkarixana, egixa esan, lotu barik dago ondiokan eta beti dago aukeria tupper-festa egitteko. Ez konfundidu modan dagon tuppersex-arekin, guria, jan-edanekua izango da.


Onintza eta bixok bazkaltzeko agertuko ga. Beti be astian zehar planak aldatzen ez badoztiez.
gabon, ni fango nok eta nahixau juat tupperfesta tuppersex-a baino, batak etxok bestia kentzen baina bestiak bata bai.
ondo pasau astia
gb
Ni neu be goizian plazabarrenian agertuko nok.
Asteburu honetan egin dogunantzako antidoto ona izango dok.
Eta Peruntzako bide batez entrenamentuen hasieria…Ojo Dani!!
Ni be jungo naiz ez dakit buelta osua eingo doten baña apuntatzen naiz.
Mireia
Eup! Plan aldaketa. Gu ez gara juango. Lana. Pena.
aurreko mezua neria zuan.
Ni be banoia,
Ainara
Egunon, gaur entzun dot irratixan ostiralian eurixa ein behar dabela. Beraz, ni ez naiz juango.
Mireia
Eguraldi txarrarekin bertan behera lagako giñuke plana.