Mireia eta Iban New York-etik

Ba hemen kriston eguraldia dago, benetan. Eguzkia egunero… gu heldu baino bi egun lehenago egin zun elurra, baina gero egun ederra. Oraintxe ere, armosatzen dihardugu txerrikeria pila bat eta gauden lekutik eguzkia ikusten da. Jendea txamarrekin dabil, egia esan ze otsaila ere bada… baina bueno, fenomeno!!!!!!!

Oso gustura gabiltza. Erretratu batzuk atera ditugu erosiberri dugun kamaratxo batekin eta erakutsiko dizkizuet. Bueno, flickr-era igoko ditut eta kotilleatuko duzue 🙂

Orain MOMA ikustera goaz, gero central parkera eta gero NBAko partidu bat ikustera. hori dena gaur. hurrengo egunetan musikal bat, Harlemeko meza bat, jazz kontzertu bat, afaltzeko leku oso txukun batzuk… eta orain arte egin dugu ibili eta ibil New york oso polita da ibiltzeko: Zero zona, bosgarren etorbidea, BH, chelseean moztu du ilea Mireiak (hostia ederra emanda), Txikito tabernan egin dugu euskaraz Bilboko batekin… en fin, ondo.

Bueno, kontatu hau amari eta ezagunei, e? ez dugu deitu-eta… 🙂

Iban

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude