Gibel jana

Badator Abendua eta honekin batera gibela jateko sasoia, lekua hartuta dago Abenduak 6-rako, zapatua, beraz Abenduak 2-rako izena emonda eukitzia komeni, dakixuen moduan ez da leku sobraik egoten eta. Bertan zapatuan frontoia be alkilau leike pare bat orduan pelotan eitxeko, hainbeste pelotari agertu danez kuadrillan ba, aukera bat da. Besterik balego bota hemen eta erabakiko da zer egin.

TxirtukoGibela.JPG

18 iruzkin “Gibel jana” bidalketan

  1. Altube

    Ba ni be juango nok.

    Pelotan irabazteko asmua jaukat, baitxa jokuan be.

    Gabian…hor etxuat uste, beste batzuk forman jaozak eta ni asko entrenauta be aillegatu ezinezko mailan.

     

    Erantzun
  2. harryasekas

    ba ni juan biharrian nago, kanpeonatoko gusto txarra kendu eta frontoian lekziño bat emon ostian, gibela jaten erakutsi, kulapian diru mordo bat pillau eta durangon nundik nora jo bihar dan erakusteko.

    gabon eta ondo pasau astia

    oharra: gallas, hi birritxan hator ala? 

    Erantzun
  3. Altube

    Oto zein dok plana? zer ordutan juntau? heu akaso ez haiz etorriko baina…

    Frontoia 12:00tatik 13:30tara jaok hartuta ezta?

    Nere proposamena: 11:00tan plazabarrenian urtetzeko.

    Erantzun
  4. oto

    Frontoia 12:00tatik 13:30tara jaok hartuta beraz pelotarako11:00tan
    ondo, Simon izeneko batekin egin juat tratua eta bera agertuko ei dok
    12:00 tan frontoian dutxak be ba ei dare. Zuek egin kontuok berakin ni
    lanetik juango nok bazkaltzera.
    Bazkarixa 14:30-14:45 aldian trago bat gora behera.

    Erantzun
  5. Hugo Txabez

    Asko sentitzen dut horrelako gonbidapen adeitsua errefusatzea, baina
    nire herrialde Bolibardar maitearen Buruzagi naizen einean, asteburu
    hontan beste betebehar batzuk izango ditut.

    Ah!! Baña Billa fango da!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude