Aurten ELGETAko maillot eta kulote motzak atera behar ditugu.
- Jantzi hauek aurrera ateratzeko 25 konjunto erosi behar dira gutxienez denon artean.
- Maillotaren neurria jakitzea nahi duenak Espaloian proba dezake. Gorkari esan maillotak lagatzeko.
- 70 euro izango litzateko maillota + kulotea.
- Nahi duenak eman izena hemen eta 25 lortutakoan harremanetan jarriko gara.
Bueno, lehenguek atara zauenien be preguntau neuen, eta ez dounez ezer be galtzen…
Pentsetan dot etxekuondako bakarrik atarako dozuela, ez? Ala Elgetatik kanpo bizi dienek eta fakafakarrak ez dienek be eskatu leikie kulotie eta maillota?
Jakitziarren, besterik barik…
Aurtengo mallota danondako da. Ez dago eskluzibidaderik. Hori bai, gutxienez 25eko kopurura heldu bihar gaz mallota ateratzeko.
Animo!!! oinguan ez daukazu eragozpenik.
Ba egixe esan enekixen gixonai ze erregala Olentzerutan eta hon kriston proposamena eiztazue, beraz apunta IGOR IRAZABAL (Alias FILE) mallotan eta kulotin listarako.
ONDO SEGI, kostaldetik
Ondarru, Olentzerotarako ( 2009 ) BALE bat eingotzut, ze mallotak ez dot uste helduko direnik. 2010rako be gorde zeinke.
Nik 2 konjunto hartuko ditxut.
Tallak:
Ieup,
Nik L tallako konjuntua.
Saiatu nitzuan txikixauakin ia itxura hobia neukan baina espilluan aurrian ez najuan neure burua ondo ikusi.
Eup!!
Nik 3 konjunto eskatuko ditxut (andria eta koñatua be animau dia), tallak berriz L eta XL seguru eta andria espaloira juateko da probatzera.
Altube, itxoin pixkat, posturia irabazi eskero XXXL talliak falta eingotzu eta. PAKETE!!!!
Atsalde on.
Nik maillota L eta kulotia XL eta ahal baldin bada Faka fakako kulotiak be eskatu.
Ba nik neuk, kulotie eta maillota, bixek L.
Gabon Paketes,
Taila handi zamarrak ari zarete enkargatzen, negua gogorra joiak eh?
Baten batek dudarik baldin ba jaukak nik “S” Taila hartuko juat, bai kulote eta bai mailotarentzat.
Ah por zierto hasita izango zarie entrenatzen ez da?
Nik be bi hartuko jitxuat.
Bixak XL, bai mallota ta bai kulotiak.