Luzapen bi eta izar bat: Akelin

Nostalgikoek sekula ahaztuko ez duten partida ikusi zuten Elgetako kantxa zaharrean –protagonistak baino okerrago dago-. Onenak emanda dauden hamar izar ohi elkartu ziren –bueno, bederatzi izar eta satelite bat (Villa)-. Lagunarteko lehiatua izan zen. Lehen minutueko lasaitasunak berotu ondorengo irabazteko gogoari eman zion txanda. Emozioz beteriko luzapenean zaharrak izan ziren nagusi (6-5).

Hauxe L´Equipeko bidali bereziak jokalari bakoitzaren gainean egindako komentarioa eta emandako puntuazioa:
Nagusienetik gazteenara eta zerotik hamarrera:

  • Larra (7,5): Lan ona egin zuen kuadrilako Donatok –40 urtetik gertu-. Fisikoki indartsu dagoela erakutsi zuen. Defentsan seguru eta erasoan ere fin. Garaipenaren gola sartu zuen.
  • Gigi (7,5): Beti bezain azeri. Aukera txikiena aprobetxatzeko prest. Sasoian dago.
  • Altube (7): Bastante. Ez da sasoi bateko gazte borrokalaria, baina oraindik indarra dauka atzetik aurrera egiteko.
  • Peru (8): Neurketako ezusteko nagusia. Lehen zatian lan bikaina egin zuen defentsan. Errontegiko zubiko zutabe nagusia baino gogorragoa da.
  • Villa (ezin da puntuatu): Ikutu zuen lehen baloia sareetara bidali zuen. Gol ona. Handik aurrera “por libre” aritu zen. Fisikoki oso justu.
  • Askasibar (6): Lehen zatian bigarrenean baino hobeto. Erasoan gauza onak egin zituen. Atzean, berriz, negargarri aritu zen.
  • Gallas: Baloiarekin feeling-a daukan bakarra.
  • Gori (6): Atezain. Gaixo zegoen eta ez zuen barruan daukana eman.
  • Baltxon (7,5): Fisikoki oso ondo. Betiko legez, lanerako borondate gutxi erakutsi zuen.
  • Erostarbe (5): Nagusiekin jokatu zuen –herriaren ordezkari nagusia beharra dutenei laguntzeko prest egon behar baita-. Ondorengo afarian eta juergan bezala… burua bajatu, begiak itxi eta aurrera. Haber que pasa.

Futbito partidua. Afaixa.
Partida oso interesgarria izan arren, Halcon Callejerok protagonismo guztia kendu zien futbitolariei. Sekulako afaria prestatu zuen. Saiheskiak bildotsa zirudien. Sekulako txalo zaparrada eskaini zioten mahai bueltan bildutakoek –generoa aukeratzen lagundu zionak ere merezi ditu txaloak-
Bigarren luzapeneko kontuak norberan esku lagatzea onena. Nire gaua laranja kolorekoa iza zen.

ERNE, HASI GARA ETA BIGARREN EKITALDIA ANTOLATZEN!    

2 iruzkin “Luzapen bi eta izar bat: Akelin” bidalketan

  1. Altube

    Por cierto, puntuatzen jarraitxuta:

    Gallas: 9,5 baloiakin…bueno, baina antolakuntzan ixa perfekto. Baloia gehitxo inflauta ekarri zeban baina bestela dana ondo. Hemen idatzitako artikuluak be eskertzekuak. Hurrengo urtian berriro.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude