Nafarroa Oinezera?

Fango gara Nafarroa Oinezera?

Hala diñue www.nafarroaoinez.net webgunian:

Oraingoan, Iruñeko Jaso Ikastola izanen da proiektu
handi hori antolatzeko ardura hartuko duena. Amaierako egun handian,
100.000 pertsona baino gehiago biltzeko aukera dago. Zalantzarik gabe,
gure ikastola prest dago erronka hori gainditzeko.

Jaso Ikastolak antolatuko duen Nafarroa Oinez honek oinarrizko lau helburu izanen ditu: Komunikazio helburuak, helburu ekonomikoak, helburu pedagogikoak eta helburu kulturalak zein kirol arlokoak.

Akasko jakingo dau gure Berako kontaktuak ia goizez-edo turnoren bat betetzeka egongo dan… jende nahikua badago kitto, baiña jende faltan badabiz ba.. ba fango giñake batzuk, seguruen. Hori bai, erantzun mezu honi, bale? Nik neu ezingo naiz zapatuan juan, The Commiments daukagu Espaloian… baina Domekan animatzen bada iñor ba arrimauko nintzake Oinezera. Seguru Mikel Litago paristarra desiatzen dagola, esaterako… 🙂  (akaso animauko dira batzuk aurreko egunian faten be…) Zer diñozue?

Bittartian hemen bideoklipa:

Untitled from kabana on Vimeo.

5 iruzkin “Nafarroa Oinezera?” bidalketan

  1. Mikel Sanan

    Bon soir!!! Gabon Paristik!!!

    Gure Buda Txikiak (Gaizka Bolinaga Txatarrerok) esan bezala Uda amaitu da, ta uda osteko gauzak itxen hasi biharko gaz…ni joateko prest nago, bueno, bertan izango naiz lan in edo ez in, lan itxen badogu hobe!!!Ostiraletik han izango naiz…larunbatian agian Tuterara joan behar det familixiai kiku bat in ta bon jour esatera baina bestela prest, hori bai, aurten ezin izangotzuet gabeko juega txiki hortan lagundu, gabeko badakit ze ordukarte…lo itxia ondo dago noizian behin, ta betenbatekin aldamenian ba hobe…ta ahal danian aprobetxau inbiada!!! 

    Ondo izan ta bon soir à tous!!!

    Erantzun
  2. Jon Abril

    aspaldikoak!

    ba aurten, oraingoz, ez dut laguntza deirik jaso! Egia erran, aurten Nafarroa Oinez-a antolatzen duen ikastola Nafarroako handienetakoa da, 700 ikasle baino gehiago dituena, eta seguraski, guraso, guraso eta ikasle-ohi eta Iruñerriko jendearekin nahiko ongi moldatu izanen dira jendea batzeko. Beraz, juergarako, nahi duzuena!

    Azken orduan laguntza eske badatozkit, abisatuko dizuet!

    Segi bizkor

    Jon

    Erantzun
  3. Jon Abril

    aspaldikoak!

    ba aurten, oraingoz, ez dut laguntza deirik jaso! Egia erran, aurten Nafarroa Oinez-a antolatzen duen ikastola Nafarroako handienetakoa da, 700 ikasle baino gehiago dituena, eta seguraski, guraso, guraso eta ikasle-ohi eta Iruñerriko jendearekin nahiko ongi moldatu izanen dira jendea batzeko. Beraz, juergarako, nahi duzuena!

    Azken orduan laguntza eske badatozkit, abisatuko dizuet!

    Segi bizkor

    Jon

    Erantzun
  4. Altube

    Altube aurten be ez da juango. Lan konpromezuak…

    Ondo pasau eta asko gastau!!

    P.D.: baldin bazoiazie Leire Kortabarria interesatuta dago.

    Erantzun
  5. harry oinbai

    gabon berriro be!

    ba ni domekan juango nintzokek, lanera gustora  eta jaira? ba bueno, juan bihar bada, ba juango gaittuk.

    agur eta segi, poliki bada be.

     

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude