Ezkonduen porrot historikoaz geroztik ez dugu futbito partidarik jokatu kuadrilakoon artean. Batzuk ez dira errekuperatu oraindik. Beraz, ailegatu da orkatilak bihurritzeko sasoia. Horretarako, lagunen arteko neurketa jokatuko da urriaren 11an. Goi mailako parte hartzea espero da: area barruko azeriak (Enrike eta Ubera), atzerritarrak (Askasibar, Koldi, Altube –Bergarako elorrixotarra-…), beheko kalea zerua dela esan eta goiko aldera bizitzera joan direnak eta joango direnak (Askasibar –berriz-, Larra, Arantzabal, Gori, Alex…), animatzaile sozio-kulturala (Villa), salsa eta merengearen erregea (Gaizka –normala 100 kilotan egotea-), Mister Gol (Gallas), gurasoak (Oto, File, Iñazio biak, Iker, Zabala, Kantoi… eta euren aitatasunaren berri eman ez duten beste bi edo hiru), mutil zaharrak… kuadrilako neskak eta azpitxapeldunak (Sensación de… perder) ere gonbidatuta daude. Inork huts ez egitea espero dute antolatzaileek.
Neurketaren iraupena partida hasi aurretik zehaztuko da. Atsedenaldian, berriz, Rey Kjavik IV.enak Madonnaren hiru abesti kantatuko ditu. Era berean, litekeena da Villak jaietarako prestatzen ari den antzerkiaren zati bat egitea.
Neurketaren ostean afaria egingo da.
Apuntatzeko aukera bi daude: Fakafakara mezua bidali edo Guillermori deitu.
Egi borobilak idatzi ondoren, kontuan hartu beharreko datuak:
- Zer: Futbito partida.
- Non: Ondo zainduta dagoen kanpoko kantxan.
- Eguna: Urriak 11.
- Ordua: 16:30 (aldatu daiteke).
- Taldeak: “Zaharrak gaztiei”, Autoridadiak esana.
- Afaria: Por determinar (bateronbatek Ozkarbin prestatzeko gogoa badauka esan dezala. Bestela jatetxe batean egingo da).
Oharra: Futbitoan jokatzeko nahikoa lagun elkartzen ez bagara edo euria egiten badu frontoira joanga gara.
ANIMO!
Txapelako eta ezkonduen taldeko alma mater-a juango da berriro be, bai jokatzera (edo antzeko zeozer) baitxa afaltzera be.
Ia jende mordoxka bat batzen gazen.
Pena bat da baiña nik lehengusuen bazkarixa dakat, ezin beraz.
akel be juango da.
hori bai nere aportaziñuak ez dau eukiko baloiakin zerikusirik. pittarkada lejia batzuk etarako dittut partidutik espulsautakuentzako. jokatzen darenendako urik bez.
porsupuesto afaltzera be juango nok, eta sozidadian gertau bihar bada be laguntzeko prest.
afaldu aurretik be 100 euroko kajia ipintzian alde, hola juergia be subenzionauta eukiko dogu mutilzarrok.
Ni danera apuntatzen nai, jokatzera, kantatzera eta afaltzera. Hori bai, klausula batzukin:
Oharra: Akelin, SUBENZIÑUA 2003. urtian jaso giñun.
Afaltzeko problemaik eztakau ta han izango naiz.
Futbituan “jokatu” zeoze txartotxuau, baiña hala be nerekin kontau.
Akeliñ Arzakek afaltzera joango diren basurdetxo kopurua jakitea gura du.
Izena emateko azken eguna URRIAK 9 (EGUENA) da.
Eup!
Ni danera apuntatzen nahi: futbituan espektakulua emoten lagundu, akelini afaixa preparatzen lagundu, eibarrera doianai lagundu…
BASURDETXOEI OHARRA: Futbito partidaren ostean afaltzera juateko asmua daukanak datorren eguenera arte dauka izena emateko aukera. Epea URRIAren 9an amaitzen da.
Batetik, eskerrak eman gura dizkiot testua idatzi daben gizaseme bikainari. Behingoz baloratu dute urte askoan frontoian eta kanpoko kantxan egin nuen beharra.
Bigarrenez, Askasibarri esan gura diot nire taldean tokatzen bada hiru aukera dituela: portero, lateral derecho edo suplente. Baloitik urrun beti.
Eta hirugarrenez, ni ere danerako prest nagola: jokatzeko, Akeliñi laguntzeko -apoyo moral- eta amak eta Onintzak laga ezkero tercer tiemporako.
gabonez:
ba ni momentuz futbituan jokatzera juango naiz, aurrelari moduan,kontrarixuen porteruai traba egin da holakuak.irabazten badou, orduan afaltzera be fango naiz eta akelinei lagundukotzat eibarrera afarixak on eitten badozta. zapaturarte, aste on eta oe oe oe oe oe oe oe…. gora HHH eta gora historixarako pasarte ahaztezinak laga dittun mutilzaharren ekipo galaktikua.
ni afaltxera bai futbitura ez pala partida daukat
Ni ez nok animauko. Hanka luze torpe honek be ez. Afaltzera be kale. Beti ezin da-eta. 🙂 Animo danoi eta ez miñik hartu, e?
Komeni jata deportia egitia, eta hainbeste eta horren onak izan arren jendia falta jatzuela ikusita, ni be animauko naiz
zapatuan.
VENGA PUEBLO beste pakete pare bat falta jakuz ta! Bi jokalari eta baloia inflatzia.
Hil ala biziko neurketa aurretik kortautxo bat hartzeko geratu ga benetako gizon batzuk (Larra eta bixok). PA CALENTAR!
Ni be juan biharko nok, Animatzen gazen edo.
Oier Billa
Lamikiz, ta kronika?
Laster. Oin momentuan ez naiz gauza askona akordatzen.