Saskibaloian jokatzeko jenderik?

Ba… hauxe da proposamena: astian behin talde txiki bat elkartzia eta izardittu bat botatzia. Proposamena baiño ez da eta posible da ez urtetzia be. Oin, uste dot ahalegiña egittia merezi dabela.

Noiz, zenbat, ordua… ez dakit nik zehatz esaten, baiña nik proposamena egingo dot. Ondo legoke gogua daukanak beste proposamen bat egittia edo baietza emotia. 6 lagun elkartzera allagauko ga? Ba ondo legoke… baiña bueno, batzuetan lau juntau arren be egin ahal izango giñuke zeozer. Nere susmua da turnoka dabillela jente bat eta jente hori hamabostian behin agertuko litzakela. Bestetik, kuadrillaz kanpokoren bat be egon leike prest… Zapatillak etarako dittugu armaixotik?

Mesedez, bota zuen iritzixa, bale? Neria hauxe:

Eguna: Eguenetan
Ordua: 20:00-21:00
Lekua: Elgetako kiroldegixan
Begiratu dot eta libre dago gimnasiua hor orduan.

Zer diñozue?  Benga, emon erantzuna.


7 iruzkin “Saskibaloian jokatzeko jenderik?” bidalketan

  1. Lamikiz

    Ideia ona, baina etorkizun gutxikua. Jendia juaten bada hirugarren hiletik aurrera segurienik animauko nitzake. Aurretik ez. Altubekin eta Larrakin Osora jokatzea ondo dago, baina erre egiten dau.

    Erantzun
  2. arantzabalIban Arantzabal

    Helburua ez da etorkizuna eukitzia… Behin juntatzen bagara 6, ba behin jokatuko dogu eta gehixagotan juntatzeko asmua balego ba saiatuko giñake. Behin izanda be positibotzat jotzen dot. Ezin dala elkartu behin be? ba kale.

    Ni probatzian alde (h)asteko sei lagun bagare, behintzat. Hi Lamikiz, animau hadi, zeiñi egin bihar jotsat ba bultza? 🙂

    Erantzun
  3. Altube

    Ieup,

    Nik penaz baina ezetza emongo juat. Zeregin larregi…ezin nok konprometidu kontu gehixautan.

    Jendia ez bada pilatzen asteren baten edo egun konkretuetan (hilian behin?) jokatuko neuke.

    Ia ba zerbait konkretatzen dan.

    Ala…

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude