Sagardo eguna 2008: fakafaka tortilla lehiaketan, tortilla ona

Sagardo eguna 2008

Oier Villa eta Iban Retolaza izan ziran tortillero lanetan jardun zebenak. Tortillia egitteko dozena erdi arrautza erabiltzia pentsau zeben, baiña lehiaketara lau arrautza inguru allagauko ziran. Hori bai, ederra zeguan tortillia. Ez dogu ulertzen epailliek zelan ez daben gorago kolokau fakafakako bikotia zerrendan 🙂

Laurogeitamar eta pikumila taldekuak be presente egon ziran eta horren erretratuak be badare artxibuan. Lau lagun animau ziran eta zerrendan postu ona lortu. Gatz gutxitxo? 🙂

Bestelako erretraturen batzuk be badare: epai-mahaikuak, gabian afaltzen egon giñan sukaldarixarenak irabazliak… Sagardo eguna fan da, baiña beste jai egun posible batek urten zeban… Gudarixen bideko jaixak izan leizke hurrengo elkartzeko eguna.

A! ixa ahaztu jata. Flykuak izan dira irabazliak eta klaro, aguantau giñuazen gabian eta aguantau biharko doguz urtebetian 🙂 Hori bai, pozten gara eta zorionak!

2 iruzkin “Sagardo eguna 2008: fakafaka tortilla lehiaketan, tortilla ona” bidalketan

  1. arantzabalIban Arantzabal

    Aibalaletxe! zelako sorpresa ona!

    Goiena.net-etik etara dot tortilla lehiaketako zerrendia… Eta fakafaka hamaikagarren geratu dala! Zorionak Villa eta Altubei. Jode!

    Hamabosten aurrian sartzia inportantia izan da eta badago arrazoirik horretarako, esaterako, erdixen aurretik geratzia. 🙂 Beste arrazoia ez dot komentauko 🙂

    Bueno, eta Gaizkak jarraittuko dau tortillia egitten hurrengo urtian be. Mekauen, laugarren!

    01. Fly                                       23 puntu
    02. Bost bikainak                      22
    03. Karramarroak II.                  21
    04. Aralar                                  21
    05. Bi eta bat                             21
    06. Txamak                               20
    07. Argiñana eta bere perrexilak    19
    08. Maya                                   18
    09. IPS                                      18
    10. Poteito                                 17
    11. faka faka                              17
    12. Elgetako ezker abertzalia    16
    13. Piperrak                               16
    14. Mirari eta Elena                    15
    15. Iñaki                                     15
    16. 90.120                                  15
    17. Arzuma                                 15
    18. Millonarixuak                        15
    19. Ja, ja, ja gaztetxia                14
    20. Elgetako kozinerak               14
    21. Arzak-ekuak                         14
    22. ea, ea, ea, gaztetxia             13
    23. pintxe-e-roak                        13
    24. Paborrealak                          13
    25. Pimienticos                           13
    26. Trumoiak                              13
    27. Naira                                     13
    28. Karramarroak I.                    12
    29. Guateke                               12
    30. Txotxeruak                           11
    31. Sargorita                              08

    Erantzun
  2. Rey Kjavik iV

    11. ondo ?????  Fakafaka-k irabazliak bakarrik onartzen ditxu. Altube eta Villa datorren urtian pintxe moduan asko jota eta Peru koziñero jefe, honek agintzen badaki ta.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude