Sagardotegira goiaz martxuaren 8xan

Bueno, Gaizka eta bixok bagoiazela esan gura giñuan, behintzat. Eta zelan gure kuadrilliak aspaldixan ez daben kalera be urtetzen… herrixan be tabernak isten hasi diran…  ba Irun aldeko kuadrillia, Bera aldekua… danok zagozie gonbidatuta. Konbersaziño diferentiak eukitzeko-eta… 🙂 Elorrixo aldekuak be bai, zelan ez 🙂 Ia elkartzen gazen kopla batzuk kantatzeko beste lagun, bale?

Hemen izena emon biharko da. Ez dago beste modurik izena emoteko. Gaizka arduratu da sagardotegira deitzen eta lekua enkargatzen.  Sagardotegiak.net webgunian jardun dogu billatzen eta emaitza ondiokan ez da zehatza… Gaizkak pentsatzen jarraitzen dau eta bera izango da nora fan erabakiko dabena ze 1975eko azaroak 20ttik bera dago agintzen. Erantzun baten argittuko dosku nora erabaki daben.

  • Menua: Esparraguak eta patia, arrain zopia, txipiroiak “en su tinto”, eta postrian ba ez dogu enkargau, ondio. No te jode!
  • Bazkaltzera fango gara, baiña elkartzeko ordua 10:30ak dira. Zertarako? ba zeozer ikustera-edo fango gara lehenengo. Gero pare bat ardautxo hartzen gosia egin eta 14:30ean sagardotegira.
  • Lana egin bihar dabenak badaka posibilidadia sagardotegira zuzen etortzeko.

Mesedez, emon izena lehenbailehen. Antolatzeko errezagua da holan. Asko bagare ba autobusian be pentsauko giñuke… baiña zelan larregi be ez gazen egongo juango gara erabakitzen zelan fan.

12 iruzkin “Sagardotegira goiaz martxuaren 8xan” bidalketan

  1. harryttahobeto

    atsaldeon!!
    ba ni be fango naiz, iban bakarrik ez lagatzeko.
    nora, zelan ta zetarako gutxienekuak dia. kuestinua da zeinekin.
    ba hori, fatia nahi dabenak esan deixela ia batian, ze ez da erraza izaten lekua hartzeko. proposamenen bat badago, goizeko bueltarako edo sagardotegi jakinen batera juateko ba jakitzera emon eta ikusikou.

    akelinen erantzunari erantzuteko zai agur ta ondo bizi.

    Erantzun
  2. Altube

    Ieup,

    Leire eta bixok be juango gaitxuk. Ez gaitxuk ixango konbersaziño diferentia eruango dounak baina…bi bakarrik ez zarie juango.

    Gaizka, inportantia txuletia dok, sagardaua ez dok ardura.

     

    Erantzun
  3. Etor eta Larraitz

    Ba gu ere bai, sagardotegira!
    Eta Ander… ikusiko dugu.
    Amonak ez du aspaldian ikusi eta akaso…

    A! Eta Irun-Berako koadrilari beldur pixka bat ematen dio “sagardotegia Elgetakoen erritmora”. Horrelaxe esan dute.
    Zergatik ote?

    Erantzun
  4. harrytour

    Gabon danoi, bai, zuri be bai moxolo!!

    Goikuei erantzun baino lehen bi kontutxo.

    Bazkaixa, erretzola sagardotegixan izango da. Apuntatzeko azkenengo eguna, barikua, datorrena, otsailak 29.

    Lo egiteko leku billa be bagabiz, kalamidaden batei karua urtengo jako, ez dok aillegau be eingo ta, baina bueno, garenok ga, ta gehixau bagina…, ez, hobeto.

    Lolo egiteko asmuakin dabillenak be, esan deixela lehenengotik eta jakin, azkenengo eguna honetarako be barikua izango dala. 

    Lamikiz, enbarazauta egongo haiz, futbolista bat baino nere antz gehixau daukak eta.

    Oskar, eta neri zeinek egin bihar joztazak mimuak?

    Akelin, polenak ez dua ezer egin eta lagaixok bakian hire gitarrian altzuan.

    gabonen hemenguei (baita, bergara eta elorrixokuei) eta baita mugaz hemendikaldekuei be.(mugaz bestaldian, zer jak ba?)

    P.D: 357 bidar sakatu jotzat deletei

    Erantzun
  5. osaskasibar

    Oto, esan lasai egoteko Bera- Irungo aldekuei. Gure kuadrillan azkenenguan erritmoa errespetatzen da, bueno, bizikletan gabizenok ez, guk beti saiatzen ga batenbat atzian lagatzen. Ahal badou behintzat. Gore FREErritmoa esparru guztietan !!!!!
    Peru beste batenbatek eingotzu mimuak, zu lasai, baina, asko ez izarditu. deldeldeldeldel.

    Erantzun
  6. Anonimoa

    ke hay de nuevo viejos?
    ba….  akeliñek be juateko asmua dauka.
    bilboko bienala alde batera laga eta emakumien eguna sardauakin zelebrauko dogu…. erretxorran?!!
    lo eitteko lekua dala ta, neri be gorde bat. sakua eruan bihar bada, esan (lo eittekua, bestiak alperrik ixaten dia eta).
    beste barik kontuz piñuana ez dan polenakin, batenbatek kolokau be eitten dau eta!
    oondo ixan.

    Erantzun
  7. arantzabalIban

    Ba  kuadrillatxua goiaz bai. Edaarrrrrrto! Gaizka, ze plan? gainontzekuok zer diñozue? planik bai? Goizekua bai edo ez?

    Irundarrak Alardiai emonak dare… Erritmo motela eukitziaz gain, klaro. Eta zelan erritmo motelekuak diran ez dira etorriko bazkaltzera eta gero Irunera juan afaltzera. Doblete egin leike ez? igartzen da ez dirala (zariela, ze batenbatek irakurriko dau, fijo!) Elgetakuak. 🙂  e, Larraitz?  🙂 Trukatu biharko ziñukie enpadronamentua Askasibarren eta Larraitzek 🙂

    Ni lo-lekua hartziaren aldeko. Dutxia aprobetxatziarren besterik ez bada.

    Akelin, firmatzeko mezuaaaaakkkkkkkk.

    Oh.: 19:45, iñobez poteorako. Erritmo geldua ez, bapeza da hau.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude