Ione Muxikari omenaldia

Otsailaren 10ean, domekan, Ione Muxika txirrindulariari omenaldia
egin jakon . Ione Muxikak Gipuzkoako eta Euskadiko ziklo kros
txapelketak irabazi ditu. Espainiako ziklo kros txapelketan berriz,
hirugarren postua eskuratu du. Errepidean berriz emakumeen  Biran lehenengo euskalduna eta emakumeen  Giro eta Tourrean parte hartu du.

P2100697

Omenaldiko egitaraua:

  • 9:30 Bizikleta ibilaldia. Irteera plazan. Ibilaldia:
    Elgeta-Elorrio-Durango-Zornotza-Durango-Elorrio-Kanpazar-Asentzio-Elgeta
  • 10:30: Ume eta nagusientzako bizikleta irteera Elgetatik
    Asentziora. (Txikienen bizikletak kotxeetan eramateko aukera izango da).
  • 11:15: Bizikleta festa Asentzion.
  • 12:30: Asentziotik Elgetara jaitsiera.
  • 13:00: Omenaldia Espaloian.
  • 14:00: Herri bazkaria Espaloian.

Ederto pasau giñun. Argazkiak Maite Mandalunizek ateratakoak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude