Albiste batzuk

  • Urtarrilaren 26xan, zapatua Fakafaka Team-en argazkixa. Ordua oindikan zehaztu barik dago, baina, goizeko 9 edo 9:30 inguruan izango da. Argazkixa etara ostian, eguraldixak laguntzen badau bizikletan buelta bat emotera juango ga eta gero BAZKAIXA. Mallota daukazuen guztiok gonbidatuta zagozie. Mesedez etorri bihar bazarie emon izena hemen edo esan Gigi edo Baltxoni.
  • Karnabal Domekan Ubera eta Itsason etxian bazkaixa eitxen da. Aurten, atzeratzia erabaki dabe San Blas egunakin batera tokatzen dalako. Fetxa barrixaren berri esango dabe.
  • Ikerrek Rafting egiteko txalupa bat dauka. 8 pertsonandako. Kuadrillakuak animatzen bazariebera prest dago lagatzeko.

Hauxe da dana, nik dakidala behintzat !!!!

18 iruzkin “Albiste batzuk” bidalketan

  1. Altube

    FakaFaka Team-eko arduradunei:

    Argazkirako maillot luzia ala motza bihar da? eta depilauta egon bihar al da? bestela argazkixak iluna urten leike.

    Eta bazkarira juateko?

    Aupa zebrak!

    Erantzun
  2. akel

    nik galdera bat edo beste:
    -fakafakako argazkira juan leike disfrazauta?
    -iñor apuntatzen da san blasetara asto jantzitta juatera? akaso neskazarren batek erosiko gaittu, lastimia emonda edo. ez buztanagaitxik. plana, ferixara orduko lastimoso egotia litzake.
    -ubera eta itxason bazkaira disfrazauta juan bihar da?
    -ikerrek lagako loskuke txalupia karnabaletarako?
     ikusten dozuenez, disfrazian pentsatzen hasitta gare. urtero moduan beranduuuuuuu!!!!!

    Erantzun
  3. iker

    Akel, txalupian jabiak esan doztanan arabera, sikutan erabiltzeko ez dok tramankulo txukuna izan behar, ta karnabaletan zuek erabilitza, gero uretarako be ez da geratuko txukuna.

    Larunbatian bizikleta bueltia emotekotan neretzat minibueltia behar luke, Elorrixo-zornotza-elorrixo adibidez, eta erritmo karibeñuan eginda gañera.

    Geroarte

    Erantzun
  4. Altube

    Akelinen moduan disfrazian pentsatzen hasitxa najaok.

    Zapatu arratsaldian Akelin, Peru eta hirurok Perun garajian elkartuko gaz 16:00 aldera ia zeozer aurreratzen dogun Danielon egunerako.

    Ahal dozuenok badakixue…

    Txirrindulari POFESIONALOK on egin eta trankil egon.

    Hori bai, zenbat disfrazatuko gaz Elgetako karnabal barikuan?

    Listian hasieria:

    Oto

    Villa

    Peru

    Akelin

    Askasibar

    Iban bixok

     

    Jaaritxu listia osatzen.

    Erantzun
  5. osaskasibar

    Elgetako karnabal egunerako nerekin ez kontau. Atsaldeko relebuan nabil eta ez daukak gogo haundirk. Martitzenian despistauta ibili nintzan.

    Basura poltsaz be ez noia eeee !!!!!

    Erantzun
  6. iker

    nik uste dot editoreak zentsuratu dabela mezua, beragaitxik gaizki esanka jardun dot eta. Editoriak ez ezabatzeko ez dot zer jartzen neban errepikauko. Bestetik, bueltara ta bazkarira be joango naizela esan. Lamikiz, hi zer, animatzen haiz?

    Erantzun
  7. Lamikiz

    Ez naiz juango. Ez ditut gustuko erruberak topatzen eta ez naiz bizikletan ibiltzen. Ez nago sasoian. Igual nere mallota laga egingo dot: Peru, Arantzabal, Guillermo, Josetxo… Akelini lagatzia erabaki dot. Jantzi al daben bakarra da.

    Erantzun
  8. harryondo

    lamikiz, mesedez gizurrik ez. nik zure mallota jantzi neike eta tripia sartzeka eta bestela galdetu marisoli.

    oh: zuka idatzi dot, neike hikaz ez dakidalako.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude