Gibel jana Abenduak 8an

Azkenengo 9 urte hauetan bezala, Gigel jana  Abenduak 8 zapatuan izango da.

Egitaraua:

  • 11:00tan Pilota. Elgetako frontoian berotu edar bat  hartzeko.
  • 14:00tan bazkarixa Txirtunian.

 TxirtukoGibela.JPG
Kafe osterako dirua ekarri, danetik onartuko da 10 zentimokotik bera kenduta.
Gero gerokuak.

12 iruzkin “Gibel jana Abenduak 8an” bidalketan

  1. Larra

    Qué hay boludos!!

    Oiñ Argentinan najaok, baiña ordurako hor izango nok. Nerekin be kontau. Peso argentinuak onartzen diaz?

    Ah!,Faka-faka heldu dok munduan azkenera! Oiñ arte etxuat topau erretratua bialtzeko moduik, baiña aukeria jaukaten momentuan bialduko juat. Seguru!

    Gaur urtetzen juau Buenos Airesera. Han egun batzuk eiñ eta gero Iguazúra goiazak. Bajoiak hau be gastauaz.

    Laster gaitxuk bueltan.

    Bitxartian ondo segidu.

     

    Erantzun
  2. Altube

    Egun on,

    Boludo? hi bai galanta.

    Ni be Gibeljanerako prest. Juango nok eta diru dezente irabazteko asnuakin.

    Azkenengo barri danak jan edanakin jaukek zerikusi zuzena…hau dok hau bizimodu latza!

    Animau mutilak! Día del club!

    Erantzun
  3. akel

    kontxa de tu madre!
    altube “asnuakin” datorrela!!! eta dirua eittera?!!
    elorrixoko neskek endredau eitten zaittue. batak “txaurra” eta bestiak “asnua”?
    hurrengua ze ete dok?
    nere proposamena bakoitzak bere karteria eruatia dok edo bestela josetxoi katua eskatuko jotzat.
    pelota partidura, ikusle moduan juango nok, ze ni kantzatzeko nahikua dok.
    ondo pasau oporretan zagozienok eta aprobetxau!!

    Erantzun
  4. oto

    Hi Lamikiz, hi bahator gibeljanera edo zer? idatzi idatzi dok zeozer baiña ez dok bazkarixan gañian ezer esan!!!!
    Bixar deitxu bihar juat eta komeni jatak jakitzia!!!

    Erantzun
  5. Altube

    Eskerrak Kantoi, Villa eta holako batzuk datozen kartetan galtzeko be.

    Batzuk edarto gozatuko juau!

    Eta Capellan pelotan egurtu ein bihar juat!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude