Minixa ataskauta lehenengo elurtean

Bost laguntzaile eta 30 minutu behar izan ditu gaur Ibanek minixa garajean sartzeko.
Minixa Ataskauta !!!
Minixari ez zaio elurra gustatzen. Ondorio horretara iritsi gara gaur Salbador kalean. Bost laguntzaile eta 30 minutu behar izan ditu Ibanek autoa garajean sartzeko.
Laguntzaileak ez ziren edonolakoak; Abeletxe, Etxebarri, Txatua, Banda eta Bixente. Minixa bultzatu, palarekin elurra kendu… denetarik egin behar izan dute. Minixa modernoa da baina elurtearen aurrean pott.

4 iruzkin “Minixa ataskauta lehenengo elurtean” bidalketan

  1. akelin

    ordu erdi jugete bat garajian sartzeko….
    test txiki bat:
    iban, kotxia garajian sartzeko…
    a- lanak koordinatzen geratu da.
    b- zeregin urgente bat zeukan bestiek kotxia sartu bittartian.
    c- trabeska sartzen saiatu da, jentiak laguntzeko
    d- lanerako reportaje bat zan auzolanan gañian
    e- herri guztiai kotxe barrixa erakusteko gogua zeukan
    f- pakete bat da
    g- salbador 9. portaleko txiste ulertezin bat egin dau (esplikaziñuan zain geratzan ga)
    h- goiko erantzun danak batera
    bakoitzak erantzun deixela bere opziñuakin

    Erantzun
  2. perufree-sshh

    atsaldeon!!!

    neri, rraro rraro, benetan rarua pentsau jatana, da iban paliakin ikustia. bateron batek esan al dosta ia ibanek dobleik badakan?

    minixa elurretan trabauta ikustia normala ikusten dot(valga la rebuznancia). minixa da, ba danerako(aditza,eta es para todo) erakusteko,ikusixa izateko, fardatzeko…

    oharra1: sagardotegira juateko plana aurrera doia, testun bat idazteko esan dozte , baina ez dot horren biharrik ikusten, gaztetxekuekin(ez dot distantziaik markau nahi,haiekin idaztian, baina batzuk jada(hau palabrejuoi irakurri tzaindiakuen moduan, hobe izango zan iada idaztia baina jada urten dozta) markau dozue viejos) juan eta ahal dan moduan bueltuko ga.

    oharra2:hile hontan edo hurrengo hiletan ezkondu, urtiak bete,karrerak irabazi eta holakuentzako zorionak eta beste guztiontzako be bai falta gehixau egingo dotzue eta.koño eta neretzako be bai ,

    – zorionak gaizka!

    – eskerrikasko

    oharra3:elgetara igo eta zurito bat hartzera inbitatzen dot EDOZEIN, hurrengo zuritua edozein horrek pagauko daben esperantziakin.

    oharra4: AUTOKRITIKA: zorionak editoriei, baina uste dot oindio be ondo egongo litzakela zuen zentsura bako gunen bat, azken orduko, poteorako inbitaziño,afaltzeko konbite eta holakuentzako. Gora frreee ondo dago, baina, etxaku gertauko emperadorien zaldixena????

    onak izan eta abadiak esandakua ein eta ez abadiak egindakua, bestela ez da danontzako ostixaik egongo eta.

    gora free ta freetarrak!!!

    gora editore ahalguztidunak!!!!

    eta gora postrerako torradak!!!!!

    Erantzun
  3. osaskasibar

    Akeliñei erantzuna:

    • Alfabeto guztiakin ados, G-kuakin ezik.

    Peru Freeri erantzuna:

    • Iban paliakin ? Ez dozu Akeliñen erantzuna irakurri ala?, bistia ondo daukazu?
    • Zorionak nere partez be.
    • Ostiral atsaldia jai euki ziñun? Horrenbeste idazteko…
    • Free… poteuan geratzeko ta… jajaja
    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude