Elgetako futbol taldia aurten sortu da eta gure kuadrillako ( ofizialeko ) bat hari da bertan, Gallas. Ez dau sorte haundirik eduki, lesioak medio, oindikan ez da estrenau 2. erregional mailan.
Futbol taldia 1. erregional mailara igotzeko ligilla fasian hari da eta horaingoz 4 partidatik 1 irabazi dabe. Zail izango dabe aurten igotzia.
Argazkixak Josetxok ateratakoak diaz.
Buruz nabil, ze bodega eguneko kontua da… baiƱa Elgeta FTrendako ereserki bat egin zeban Jalotzan bizi dan Epik. Autobusian papelak banatu eta autobus guztia jarri zeban kantuan. Ni behintzat flipauta geratu nintzan! Zer errepartiduko eta Elgeta FT-ren himnua. Fenomeno egon zan! ia ba, dana biharko dabe-eta. š
Buruz, baiƱa holako zeozer diƱo:
sartu, sartu, sartu gola,
Elgeta, beti gora (bis)
elgetak nahi duenian, sartuko du gola. Zergatikan
gaur egunian futbolian, futbolian onena!
Portzierto, hor erretratuan Gallastegin onduan dagona nere ikaslia izan zan Antzuolan eskolak emon nittuanian. Haren bai denborak! Asko ikasi juan, itxuria futbolian be kar, kar, kar.
Por alusiones:
Kirol arloa:
Elgeta FT sufritzen ari da igoera fasean. Bai. Halere, kirol mailan zein beste arlo batzutan bere helburua bete du dagoeneko.
Nire bezeroak ez, ordea. Ronaldo ez dago gustura denboraldion eskaintzen ari den jokoarekin. Onenak emanda dagoela iritzi dio. Inguruan izaten dituen jokalariek duten segundo erdia falta zaio. Ezinean ari da. Halere, ez du etsiko.
Editoreari:
Epaitegietara jo edo ez aztertzen ari da nire bezeroa. Azken erabakia hartu aurretik, ordea, argibideak eman eta eskatu gura dizkio Oskar Askasibar jaunari. Gallastegiren ume-umetako lagun minari, alegia: Zer dela eta orain foto hauek? Zergatik publikatu dituzu orain aspalditik esku artean zenituen fotoak?
Askasibar, majo, zu ere berotasun hasiberriaren sindromeak jota?
Ana Urkijo asko dago munduan. Batek jakin euretako zein izan zenā¦
Bestalde, bere alde positiboa ere aurkitu dio testuari. Jendea bizirik dago. Ondo. ESKOPETIA beti kargatuta eduki behar da!
Bukatzeko, Enkarniri:
Argazkiak ikusi ostean zure sentimenduak ez direla aldatu argi dauka Ronaldok. Segi horrela.
Viva el amorrrrr!
Gallas zure abokatua Lamikiz izango da ez ????
Jakitzen baneban, zuri esango notzun Elgeta F.T. buruzko artikulo bat eitxia. Oindikan egin zeinke. Hori dok hori idatzi biharra !!!!!
Zergaitxik argitaratu argazkixak oin, horrenbeste presiƱokin, ba futbolari buruz idaztia pentsau neban. Futbolari buruz danok dakigunez….
Argituta ?????
Futbolaren gaineko artikulua idaztea gura ziƱuala? Gure kuadrillan? Igual zuk beharko dozu abokatua.