Oxel eta Leiren PEKATU ospakizuna

Urte bete pekatuan bizi ostian, Oxelek eta Leirek bildots jana
antolatu dabe familixakuendako eta lagunendako.
Otsailak 24an
egingo dabe bazkarixa Espaloian, eta fakafakako lagunak gonbidatuta gare.
Izena emon gura dabenak Otsailaren 12xa baiño lehen egin bihar dau.
Leire eta Oxel

Egitaraua:

  • 10:00 etan mahaixak eta aulkixak ipintzia.
  • 11:00 etan hamaiketakua.
  • 13:00 etan alkar ezagutzia.
  • 14:30 etan bakotxa bere lekuan jarrita.
  • 17:00 etan dantzia.

Izen ematia bertan edo Oxel berari esan.

13 iruzkin “Oxel eta Leiren PEKATU ospakizuna” bidalketan

  1. Desplazatua

    Zuek bai balientiak!
    Leire, ez dogu elkar ezautzen, baina honezkeo ondo jakingo dozun moduan “joyita” bat dozu bikote-lagun!
    Oxel, sustua gaiñetik kendu dozu ala?
    Besarkada bat

    Erantzun
  2. despedidako oilua

    Leire!!! oso ondo pasau neban aurrekuan despedidan, eta zuen ezkontzara juateko gogua be badakat!!!!!! soka ta guztikin agertuko naiz …..kukurukurukuku!!!!
    zer dao bazkaltzeko?

    Erantzun
  3. Altube

    Egun on,

    Neu be juan egin bihar. Total, konpromiso politikua eta bestela be aulkixak ipintzeko geratuko giñake…;-)

    Leire ez dok juango oporretan izango dok hor zihar.

    Ondo ixan danok.

    Erantzun
  4. Iban Arantzabal

    Ni be fango naiz bazkarira. Eskerrik asko gonbidapenagaittik. Hau bazkarixau ez da erreza zelan izango dan asmatzia, eta zelan informaziño pribilegiatua dakaten (oxel), ba berakin berba egitten egondako baten komentautakuak jarriko dittut hemen. Iñori laguntzeko balio badau ba listo.

    – Ordainduko dogu? ba baietz proposatzen dot nik. Proposatzen dot 50 euro sartzia gure Bodetako kartillan (Larrak kontrolatzen daben kartillan).

    – Jantzitta zelan juan? ba Leirek esan dau, gura dan moduan. Ba horixe, gura dan moduan. domeketako moduan-edo 🙂 Benga, ez erosi kriston trajeik-eta, e?

    – Badakit bildotsa egongo dala, aurretik zeozertxo pikatzeko, ardaua ona, postrian tartia-edo.

    – Bodetan-eta erregaluak egitten dira, baiña badakit ez dala eroso sentiduko Oxel erregaluak egitten badotsazuez. Oxel, nik ez dotsut egingo erregaloik. 🙂

    – Gardoki etorriko da eta dantzan egitteko gogua dakanak egin biharko leuke. Lotsak etxian laga bihar. Bale, kantuan egittia eta txaluak jotia be ondo.

    Erantzun
  5. akel

    ni be juango naix. hori bai “pijo” disfrazau barik.
    ona litzake komezialak trajez etortzia, e peru?
    gardokik ikasi dau rokanrrolik joten?

    Erantzun
  6. osaskasibar

    Ni banoi Itsaso eta Uberan bazkarira eta Oxel eta Leirenera be bai. Oxelek komentau dau, ahal bada beltzez ez juateko bazkarira, jajajajajaajjaj.

    Kuadrillako kontu korronteko zenbakixa:
    2101 0037 02 0011053121

    Erantzun
  7. Ainhoa U.

    Gabon!
    Gaur jota ta su nabil ordenadoriakin! Behin sartzen nazela, bazkai guztiei erantzuna ematen! Gu biok bazkarira juango ga. Dotore edo ez ikusikou

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude