(azken ordua: urriak 30ean idatzia): Azken festa antolatu da laneran jardundakoendako. Erantzunetan informazio gehiago.
Eta edarto pasau giñuan, ya lo creo. Zapatutik genden batzuk han,
laguntzeko asmuakin, baiña gehixena eginda zeuken Berakuek: jente fiña!
Eta hori holan izanda, ba bi balla mobidu, toldoren bat montau… eta
batez be Bera ezagutu giñuan. Badakizue zein parte, kale bat gora eta
behera. Eta kalia luzia nunbaitt. Berandu baten juan giñan lo egittera.
Lo-lekua mundiala! leku komodua eta gaiñera armosua preparauta!
Eskerrak emon biharrian gare Abril familixa osuari ze edarto portau
ziran elgetarrokin.
Domekan goiz jaiki, dutxa bizkor bat, armosau, eta txosnako turnua 15:00ak
arte. Hasieran trankil samar, baiña gero trote haundixa hartu giñuan.
Atzera aurrera asko, sagardo botella pilla bat saldu ziran, kañak,
kalimotxuak, errefreskuak, marianitoren bat, likoreren bat be bai,
baitta mojitoren bat be. Eta ogitartekuak? txistorra, solomua,
hirugixarra eta patata tortillia. Saldu eta saldu, saldu eta saldu.
Errebentauta amaittu giñuan 15:00etan. Bueno, batzuk bai, behintzat.
Lankide izan genittuan Irunekuak be. Lankide fiñak. Erretratuetan
agertzen dira txapa bero baten ostian. Auskalo zenbat solomo eta
hirugiar pasau ziran txapaberuen gaiñetik.
Erretratuetan
etara dittugu OPI deitzen jakon jendia be, lanian
jardun giñuan denborako argazkixak, lanerako bidian etaratakuak eta
bueltan superfurguan etaratakoren bat be bai.
Egun ederrak pasau giñuazen Nafarruan. Hurrengua Bianara!
Mezua jarri dabe www.nafarroaoinez.net-en
Mila esker aunitz!
Zuen indarrarengatik
Elkartasunarengatik
Berotasunarengatik
Hurbiltasunarengatik
Bertan izateagatik
Ikastaola egiten laguntzeagatik
Mila esker aunitz Labiaga ikastola, Beran, 2006ko urriaren 15ean.
NAFARROA OINEZ 2006 AZKEN BESTA!
Lehenbiziko gauza, mila esker Nafarroa Oinezaren alde lanean aritu zineten guzioi. Besta arrakastatsurako zuen laguntza ezinbertzekoa izan da, eta hitza baino ez dugu eskerronerako. Edonola ere, egun hartan lanean aritu zen jende guztia azken bestara gonbidatu nahi dugu. Azaroaren 18rako prestatu dugu besta eguna:
Azaroaren 18a, larunbata
20:00etan Eztegara frontoian Nafarroa Oinez eguneko irudien emanaldia.
21:00etan Afaria. Menua: Jabugo urdaiazpikoa, otarrainxkak mahonesarekin, arrain budina saltsa larrosarekin, bakailoz betetako piperrak, limoi zurrupakia cavarekin, bildotsa txilindron erara, ijito besoa izozkiarekin, ogia, edaria eta kafea
prezioa: 15 €
Ondotik, dantzaldia Jalisko Band taldearekin.
Txartelak Altzateko ikastolan daude salgai, hortaz, inork etortzeko asmorik balu, niri jakinarazi azaroaren 14a baino lehen (asteartea).
Onak izan!!