Nafarroa Oinezera goiazenondako informaziñua

Garmendiko gunean egingo dogu lana Elgetatik goiazenok. Zirkuitua eta mapia jarri dittut loturan. Domeka goizez izango dogu turnua eta gu garen gunian egongo dira: Uztai dantza taldia, bertso eskolako bertsolarixak, Joseba Irazoki… eta atsaldian Tapia eta Leturia. Turno berian Berakoren bat eta Irungo jentia (Leire, Maite, Patxi, Joxemi…) egongo dira, 10 bat lagun.

Eta gure gunia zelan deitzen da? ba Keler-Coca cola. Gogorra da ba… 🙂 Ordutegixa hauxe: 09:30ean txosna zabaldu eta 15:00ak arte. Bigarren turnua sartuko da 14:00etan. Eta holan, ordu betian batera egongo gara.

Gune horretan egon bihar gara goizeko 09:30erako. Antolakuntzatik gomendatzen dabe 08:45ak baino lehen herrigunetik urtetzia 2. guneruntz. Herrigunetik gertu dago bigarren gunia. Guneko arduraduna izango da Agurtzane Zelaieta (badaukat poltsikoko telefonua).

Batzuk zapatuan juango gara eta beste batzuk domekan. Domekan doiazenei puntualidadia eskatzen jakue. Zapatuan goiazenok urtengo dogu 12:00xetan plaza barrenetik. Eta egingo dogun lehenengo gauzia izango da Beran menutxo bat bazkaltzia. Gero, seguruenik lan  piska bat egitteko esango doskue, kamarak betetzen. Komeni da zapatuan goiazenon zerrendia zehaztia. Uste dot zapatuan juango gazela (lo-sakuakin): Gaizka, Etor, Mikel, Susana, Olaia, Oier, Ainhoa eta ni. Bai?

Honetxek goiaz Nafarruara

  • Leire Beristain
  • Oxel Erostarbe
  • Ramon Ugalde
  • Garitano
  • Sebastian Arantzabal
  • Pello Gorrotxategi
  • Iban Arantzabal
  • Iban Retolaza
  • Leire Kortabarria
  • Gaizka Bolinaga
  • Etor Sarasua
  • Ainara Iribar
  • Mikel Litago
  • Susana Jimenez
  • Olaia Jimenez
  • Oier Villa
  • Ainhoa Ugaldea

Eskerrik asko danoi.

5 iruzkin “Nafarroa Oinezera goiazenondako informaziñua” bidalketan

  1. oto

    Ondo jaok, konturatu orduko jakiñian baiña zeintzuk goiazak
    aurreko egunian? zelan juan, noiz, zer eruan… berba egingo juau ezta
    jefe?
    Ala ondo izan,
    A, neri etxatak zurixa agertzen pantaillia faka fakan, baltza baizik, eta idazteko ba un poco txungo!!

    Erantzun
  2. Jon Abril

    Aupa jente,

    aldez aitzinetik, mila mila esker! Larunbateko menu horretaz arduratzea nahi baduzue, ni prest, eta gainera zuekin bazkaldu ahalko dut, onartzen banauzue.

    Zuzenketa ttiki bat: Garmendiko Borda da gunearen izena. Herritik hurbil dago, baina ez lokartu. Arduradunak lasai ibiltzeko, tenorean ibili, mesedez (portzierto arduraduna hagitz tipa maja da! eta norbaitek interesa badu… soltera!). 

    Eta bereziki igandean etorriko zaretenei. Kontuan hartu goizeko 8:30-9:00ak tartean Ertzaintzak Behobian Berarako errepidea ITXIko duela, eta jendea iparraldetik desbideratuko du. Horrek ondorio latzak izanen ditu zuentzat: dexente kilometro gehiago egin beharra (etortzerakoan, zein bueltarakoan), eta gero aparkalekutik gunera pare bat kilometro (ez da aunitz).

    Nire gomendioa: goiz atera (7ak aldera) Elgetatik, Beraraino iritsi, eta aparkalekuetan dagoen jendeari erran lanera zatoztela eta hurbileko aparkalekuetan sartzen uzteko (ez legoke gaizki fundizioan, edo Alkaiagako gunean). Fundizioan aparkatuz gero, pare-parean gasolindegi bat duzue, eta haren bazterretik goiti malda bat. Malda horrek 2. gunera eramaten du zuzen-zuzenean.

    Bezperatik zatoztenok ez kezkatu: lo egiteko lekua eta dutxa prest egonen dira.

    Izan ongi

     

    Jon

    Erantzun
  3. maider

    Kuadrila ederra zeuona!!

    Aspaldiko lagun bat ikusi dot tartean eta berarentzat doa ba, mezua.

    Iban, zuk zeuk hartzen dozuz mezu honeik ala?? Jefe deitzen zaituela ikusi dot eta…

    Beste barik, kuku bat egiteko zan. Eta ia Mikelegaz bidalitako goraintziak heldu jatzuzan jakiteko.

    Mosu bet Iban

    Maider (arratia)

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude